Euskaraz hitz egiten duena partidutik kaleratzeko mehatxua egin du futbol epaile batek

  • “Inork euskaraz hitz egiten badu, kalera doa”. Manuel Sarrión González epaileak mehatxua bota du asteburuan, Idiazabal eta Elgoibar taldeen futbol partidua hasi aurreko bileran, Idiazabalen.


2018ko otsailaren 19an - 10:23
Lehenengo Erregionalean lehiatzen den Elgoibarko futbol taldea (Arg: Berria)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lehenengo Erregional mailako taldeek partidua jokatu dute, erdaraz, zigorrik ez jasotzeko. Alabaina, Mundo Deportivoren arabera, Idiazabal eta Elgoibar taldeek neurriak hartzeko bilera egingo dutela iragarri dute, eta salaketa aurkeztuko dute Gipuzkoako Futbol Federazioan eta Epaileen Komitean.

Matias Aranburu Idiazabal KE-ko presidentearen esanetan, partiduaren aurretik epaileak esan die ez zuela “hitz bat ere” euskaraz entzun nahi: “Esan digu hitz batzuk ulertzen dituela, baina ez dela gai irainak ulertzeko”.

Elgoibar taldeko presidente Omar Aizpuruk esan du epailearen jarrera “sekula ikusi gabekoa” izan dela, eta “onartezina” deritzo Sarrionen erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Eguneraketa berriak daude