Euskaraz Bizi Eguna apirilaren 16an: euskararen alde egiteko prest

  • Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak apirilaren 16an, Baionan, jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu.


2016ko apirilaren 8an - 10:27
Baionako elkarteak eta taldeak Euskaraz Bizi Eguna datorrela ohartarazten. Argazkia: EHE.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaraz Bizi Eguna izango da. Herri mugimenduak "zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu" nahi ditu herritarrak. "Inoren eta ezeren zain egon beharrik ez dagoela" dio EHEk. Herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, euskaldunak horren alde egiteko prest daudela aldarrikatu nahi dute Baionan.

Egun osoko ekitaldian 300 lagunentzako herri bazkaria antolatu dute. Ekitaldi nagusia arratsaldeko kalejira izango da, “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lelopean.


Euskal Herrian Euskaraz kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 16
Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

2024ko azaroaren 11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.