Euskalgintzak eta burujabetzaren aldeko mugimenduak elkar nola elikatu dezaketen aztertuko dute Donostian

  • Txillardegiren “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz” esaldi ezaguna abiapuntu hartuta, bi “mundu” horiek, euskara eta burujabetza, elkarrizketan jartzeko bi mahai-inguru antolatu ditu EHEk, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenarekin elkarlanean. Bata martxoaren 16an izango da eta bestea 21ean, biak Donostiako San Jeronimo kaleko kriptan 19:00etan.


2023ko martxoaren 9an - 14:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mahai-inguruetako batean eragile subiranistak euskararen inguruan hausnartzen jarriko ditugu eta bestean, euskalgintzako eragile batzuk burujabetzaren inguruan. Besteak beste, ondoko galderen bueltan arituko dira: “Zein ekarpen egiten diote elkarri, euskarak burujabetzari eta burujabetzak euskarari?” edota “nola elkar elika daitezke bi prozesuak?”.

Lehenengo mahai-ingurua martxoaren 16an, ostegunarekin, izango da. Bertan, Unai Apaolazak (Ehun), Lide Hernandok (Udalbiltza) eta Oier Pagaegik (Herriexistentzia) parte hartuko dute hizlari modura eta Naroa Iturrik egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Bigarrena, berriz, martxoaren 21ean, asteartearekin izango da eta Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseilua), Miren Segurola (UEMA), Javi Arriaga (Gazte Euskaltzaleen Sarea) eta Intza Gurrutxaga (EHE) izango dira hizlariak. Mahai-inguruaren dinamizazioa, berriz, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek egingo du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herrian Euskaraz
2025eko maiatzaren 16
Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

2024ko azaroaren 11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude