Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak apirilaren 16an, Baionan, jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu.
Euskaraz Bizi Eguna izango da. Herri mugimenduak "zapalkuntzari aurre egin eta Euskal Herri euskalduna eraikitzeko bidera hurbildu" nahi ditu herritarrak. "Inoren eta ezeren zain egon beharrik ez dagoela" dio EHEk. Herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, euskaldunak horren alde egiteko prest daudela aldarrikatu nahi dute Baionan.
Egun osoko ekitaldian 300 lagunentzako herri bazkaria antolatu dute. Ekitaldi nagusia arratsaldeko kalejira izango da, “Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz” lelopean.