EHEk “egia, aitortza, erreparazioa” zikloa antolatu du Baionan, euskaldunek pairatutako jazarpenaz

  • Euskal Herrian Euskarazeko kideek "egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan, Kalostrape ostatuan.


2023ko otsailaren 1ean - 10:54
Azken eguneraketa: 12:03
"Egia, aitortza, erreparazioa" emanaldiaren kartela. ARGAZKIA: EHE.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaldunontzat eta euskararentzat egia, aitortza eta erreparazioa aldarrikatzetik haratago, gure herriak eta euskaldunok jasan dugun hizkuntza zapalkuntzaren inguruan hausnartzea eta kontzientzia hartzea da prestatutako saioen helburua.

Zikloan bertan, alde batetik, Josu Martinez bilbotarraren zuzendaritzapean ekoiztutako Anti film laburra proiektatuko da. 19 minutuko ekoizpen honek 1921. urteko Ipar Euskal Herrian euskaldunek eskolan pairatutako jazarpena kontatzen du. Ikusi trailerra jarraian.

Bestetik, Ahotsak proiektatutako bideo batzuetatik abiatuta, hainbat euskaldunek lehen pertsonan kontatutako bizipenen 13 minutuko bilduma bat ikusteko aukera izango da.

Ondoren, zuzenean, Gexan Alfaroren eta Eneko Bidegainen testigantzak entzuteko parada izango dute bertaratuek. Amaitzeko, guztien artean solasaldi bat osatzea litzateke asmoa, norberaren bizipen pertsonalak, sentsazioak, hausnarketak... kolektiboki konpartituz.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Baionako Kalostrape ostatuan. Sarrera doakoa da eta bertaratu nahi duen ororentzat zabalik izango dira ateak.


2026ko uztailaren 6
Barra warroak
Urteten jakena

2026ko uztailaren 1
Enplegu Publikoaren Legea | Josu Aztiria, EH Bilduko legebiltzarkidea
“Orain, gutxienez, gure lege proposamena bizirik dago”

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
LAB: "Ez da hau momentuak eskatzen duen lege aldaketa"

2026ko ekainaren 25
Enplegu Publikoaren Legea Eusko Legebiltzarrean
EHE: "Legea ez da euskalgintzak aldarrikatutakora hurbildu ere egiten"

2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...