Barakaldoko lan eskaintza publiko bat ere baliogabetu dute euskara eskakizunagatik

  • Bilboko Administrazio Auzietako bosgarren Epaitegiak baliogabetu egin du 181 posturen Lan Eskaintza Publiko (LEP) bat. Oposiziogile batek salatu duenez, oinarrietan jasotako euskararen puntuazioa “ez dator bat” legearekin. Epaiak bat egin du errekurtsoarekin, eta lehiaketa baliogabetu du.

     

     


2024ko urtarrilaren 22an - 11:02
Azken eguneraketa: 13:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Barakaldoko Udalak 181 lanpostu betetzeko LEP bat abiatu zuen, baina bertan behera geratu da, El correok jakinarazi duenez. 2022 amaieran, lan eskaintzaren oinarri orokorrak eta espezifikoak argitaratu zituen Bizkaiko Boletin Ofizialak, eta oposiziogile batek euskararen puntuazio “altua” salatu du errekurtso baten bidez.

Epaiaren arabera, euskararen ezagutzaren puntuazioa “ez dator bat” legearekin, eta “baliogabe” izendatu dute. Halaber, jaso du Euskal Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako maila gainditzen duela, lehenengo eta bigarren hizkuntza-eredurako ezin duelako gainditu puntuazio osoaren %10a, eta kasu honetan lehenengoa %12,5ekoa zen, eta bigarrena %25ekoa.

Auzitegiak ez du soilik euskararen ezagutza mailaren eskakizuna baliogabetu. 2022an zehaztutako oinarrietan esperientzia profesionalari lotutako irizpide batzuk zeuden, eta bertan jartzen zuen 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera udalean antzinatasuna zutenei puntuatuko zitzaiela. Errekurtsoa aurkeztu duen oposiziogileak adierazi du hori "ez datorrela bat" zuzenbidearekin, eta “diskriminazioa” dela. Epaiak bat egin du, eta adierazi du hori ez dagoela justifikatuta eta “ez duela ulertzen” zergatik kentzen zaion balioa lanpostu baten antzinakotasunari sei urte pasa ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!