Euskararen atzerakada Zizur Nagusian

  • Zizur Nagusiko Udalak Euskararen Ordenantza murriztu du urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran. Honako hauek bozkatu dute murrizketaren alde: Geroa Baik, EH Bilduk, PSOEk eta AS Zizurrek (Navarra Sumak are gehiago murriztu nahi zuen).


2023ko otsailaren 14an - 09:27

Hona hemen aldaketak:

1-Lehen, ordenantzak zioen lan deialdi guztietan baloratu behar zela euskara (baldin lanpostuak profil elebiduna ez bazuen). Orain, esaten da oposizio-lehiaketa guztietan baloratuko dela. Hau da, gerta daiteke lan deialdien %90 oposizio bidez ez egitea, eta, beraz, deialdien %90ean euskara ez baloratzea.

2-Lehen, ordenantzak zioen euskara jakitearen merezimendua %5 izanen zela, eta %10, jendaurreko lanpostuetan. Orain, esaten da gehienez %10 puntuatu daitekeela euskaraz jakitea. Beraz, posible da 0,01eko balioa ematea euskaraz jakiteari, adibidez.

Horretaz gain, esaten da txosten batek justifikatu beharko duela euskara baloratzea. Zergatik? Ba Nafarroako Administrazio Auzitegiak askotan kendu dituelako Zizurren lanpostu elebidunak eta askotan eragotzi duelako euskara merezimendu gisa baloratzea, argudiatuz ez zegoela aski justifikaturik.

Baina, Andoni Serranok (Geroa Bai) Osoko Bilkuran esan bezala, "euskararen balorazioa milaka txostenekin justifikatuta ere, Nafarroako Administrazio Auzitegia ez da pozik geldituko". Ez da bide egokia Nafarroako Administrazio Auzitegiaren euskarafobiari men egitea, baizik publikoki salatzea: Euskararen Foru Legearen 17. artikuluak eskumena ematen die eremu mistoko udalei lanpostu elebidunak sortzeko eta euskara merezimendu gisa baloratzeko. Horren kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiak egiten duen guztia euskararen kontrako gerra legala da.

Bestalde, eta nahiz eta oraingoan ez dugun gaian sakonduko, Zizurko alderdi euskaltzaleei oroitarazi nahi diegu euskararen kontrako errekurtso bat jarria duela Zizurko Udalak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Epaitegian. Hedabideetan zalaparta izan zen, eta agindu zuen errekurtsoa kendu eginen zuela, baina oraindik ez du kendu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Eguneraketa berriak daude