EuskarAbentura hasteko astebete

  • Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.


2024ko ekainaren 25ean - 07:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bere hitzetan, dena prest dute uztailaren 1ean EuskarAbenturaren zazpigarren edizioa hasteko. Aurtengoa Atharratzen hasiko dute eta, urtero moduan, Getxon amaitu. Asierren hitzetan, guztira 127 gazte izango dituzte: Ipar Euskal Herriko kide gehiago eta Arabako kide bat gehiago ere bai. Lan taldea ere handia dela gogoratu du.

Asier 2019an gazte moduan egon zen espedizioan, eta azken lau urteotan begirale lanetan aritu da. Gainera, abenturako momentu gozoez eta ez hain gozoez ere aritu gara.

 


Irakurri gehiago: Kultura Gizartea Euskara
Kultura kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.