1984ko maiatzaren 19an,
Nafarroako 13 kide kanporatu zituen alderditik EAJren batzar exekutiboak. EAJk Koalizio Popularrarekin akordioa egin zuen Nafarroan, zentro-eskuineko gobernu bat eratzeko. Alderdiko nafarrak, ordea, ez zeuden ados erabakiarekin eta ez zuten hori bozkatu. Alderdiko hiru parlamentariek inbestidura saioan PSNko Gabriel Urralburu lehendakaritzara iristea ahalbidetu zuten. Haiek eta Nafarroa Buru Batzarreko hamar kide kanporatu zituzten.
EAJren baitan zatiketa handia eragin zuen eta EAren sorrerarako arrazoietako bat izan zen.
Iturria:
Tonia Etxarri. El PNV expulsa a 13 dirigentes del partido en Navarra por negarse a cumplir los pactos con Coalición Popular (El País, 1984ko maiatzak 20).