“Aski da! Euskara erdigunera” lelopean, kanpaina egingo du EHEk datozen asteetan. Pandemiaren krisiari aurre egiteko edozein berreraikuntza proposamenetan erabakien erdigunean euskarak egon behar duela nabarmendu du elkarteak.
Krisiak agerian utzi du instituzio eta eragileentzat erdarak direla ezinbesteko eta euskara aldiz, aukera bat. Hala uste du EHEk, eta horregatik aldarrikatu dute gure hizkuntza erdigunera ekartzeko beharra. Berreraikuntza proposamenetan euskarak egon behar duela diote, eta ez modu sinbolikoan, hainbatetan egin ohi den moduan. “Are gehiago, ez da bakarrik euskarak egon behar duela, etorkizuneko Euskal Herriaren eraikuntzak euskaratik eta euskaraz izan behar du. Euskara egitasmo guztietan zehar-lerro izan behar da”.
“Komunitate autozentratua izateko burujabetza ezinbestekoa dugu, euskararen etorkizuna erabaki eta normalizazio osoa lortzeko”, gaineratu du elkarteak oharrean. “Dugun erronkaz jabe egin behar gara euskaltzaleok. Azken hamarkadetan Euskal Herriaren berreuskalduntzean aurreratutakoa irabazpidean jarri eta helburura jauzi egiteko erantzukizuna dugu. Mendekotasunetik askatu eta burujabe izateko unea dugu, euskaldun gisa eta herri gisa. Euskara itxialdian geratu ez dadin”, diote.
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Txillardegiren “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz” esaldi ezaguna abiapuntu hartuta, bi “mundu” horiek, euskara eta burujabetza, elkarrizketan jartzeko bi mahai-inguru antolatu ditu EHEk, Txillardegi Udal Liburutegia Herri... [+]
Euskal Herrian Euskarazeko kideek "egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan, Kalostrape ostatuan.