Euskaltel Euskadi deseginda, txirrindulariak talde bila

  • Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak ez du beharrezko inbertsioa egingo duen iragarlerik aurkitu eta beraz, ez du datorren denboraldian jarraituko. Txirrindulari guztiak libre geratuko dira datorren urterako beste talde bat aurkitzeko.


2013ko abuztuaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskaltel Euskadiko txirrindulariek talde berria aurkitu beharko dute datorren denboraldirako(Argazkia: bicicosta.com) Euskaltel Euskadiko txirrindulariek talde berria aurkitu beharko dute datorren denboraldirako(Argazkia: bicicosta.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uztailean iragarri zuen taldea gidatzen duen Basque Cycling Pro Team-ek (BCPT) taldea salgai zegoela. Erakunde publikoek 3,5 miloi euroko dirulaguntza emateari utzi zioten pasa den urtean, eta Euskaltel enpresak zuloa bere gain hartu zuen taldeak jarrai zezan. Datorren denboraldiari begira baina, telefonia enpresa ez zegoen diru hori guztia jartzeko prest.

Taldea 20 urtez aritu da profesionaletan, 1994az geroztik, eta Euskal Herrian formatu diren txirrindulariek soilik aritu dira bertan azken denboraldi honetara arte. 2013an UCI World Tour lizentzia eskuratu ahal izateko kanpoko kirolariak kontratatu zituen taldeak. Oraindik desagerpena ziurra ez zenean Ion Izagirre txirrindulariak Berrian egindako elkarrizketan zioenez, “jende asko umezurtz geldituko da, jende gazte askoren etorkizuna herren geldituko da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txirrindularitza
2025eko irailaren 10
Ausardia

Eguneraketa berriak daude