Protesta jendetsua Donibane Lohizunen euskaldunen aurkako erasoak salatzeko

  • Ekainaren 26 eta 27ko “ez jaietan” euskaraz hitz egiteagatik hainbat lagunek jasandako erasoak salatu dituzte. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Ziburuko Gaztetxeak antolatutako elkarretaratzean.

Argazkia: EH Bai

2021eko uztailaren 07an - 08:32
Azken eguneraketa: 10:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Protesta astearte arratsaldeko 19:00etan egin da Donibane Lohizuneko Luis XIV. plazan. Donibane Ziburuko Gaztetxeak antolatu du elkarretaratzea, eta Euskal Konfederazioak, EAJ-k eta EH Bai-k babestu dute. Ehunka pertsona hurbildu dira ekainaren 26 eta 27ko asteburuan herrian ospatu ziren “ez jaietan” euskaldunek jasan zituzten erasoak salatzeko.

Donibane Ziburuko Gaztetxeak euskal kulturak eta hizkuntzak jasaten dituzten “erasoak eta mespretxuak” salatzeko deia zabaldu du sare sozialetan. Protestan bertan, ekitaldiaren amaierako mezuan, euskaldunen aurkako indarkeria horri aurre egingo diotela adierazi dute: “Ez gara isilik egongo. Erantzunik hoberena: euskaraz hitz egitea, euskara ikastea, euskara normaltasun osoz ahal bezainbat erabiltzea. Hemen Euskal Herrian gara, euskara da gure hizkuntza eta euskaraz hitz egiten segituko dugu”.

Alderdi politikoetatik ere zabaldu dituzte babes mezuak. Jean François Hirigoien Errepublikanoetako auzapezak agiri batean salatu du asteburuan egondako erasoak “intolerantziaren igoera orokor baten isla” direla, eta euskaldunen eskubideak bete egin behar direla azpimarratu du: “Oinarrizkoa da, gure kaleetan, nahi dutenek euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izatea. Hori negoziaezina da”. EH Baik sare sozialen bidez esan du mota horietako erasoak ez dituztela onartzen. Koldo Etcheverria Donibane Lohizuneko EAJko Herri Biltzar buruak ere antzeko mezua zabaldu du sarean: euskarari eta bere hiztunei “errespetua” zor zaiela adierazi du, eta euskara “denon ondarea izanik”, bere erabilera bultzatu eta indartu egin behar dela.

Euskal Konfederazioak agiri baten bidez salatu du gertatutakoa. Frantziako Kontseilu Konstituzionalak euskarazko murgiltze eredua antikonstituzionaltzat jo zuen maiatzean. Agirian, horren eraginei egiten die erreferentzia Euskal Konfederazioak. Berria hedabideak bildu ditu elkartearen esanak: “Gertakari hau Kontseilu Konstituzionalak erabakia hartu eta hilabetera izan denez, iduri du nolazpait batzuk babesturik sentitzen direla beren gorrotoa inpunitate osoz adierazteko. Baina erasoek, mehatxuek, irainek... ez gaituzte isilaraziko! Karrikan, etxean, eskolan, lanean, administrazioan, saltegietan... euskaraz bizi gira eta euskaraz bizitzen segituko dugu!”.

Asteburuko erasoak

Jean Louis Iratzoki donibandarrak asteburuan jasotako jipoiaren harira zabaldu da protestarako deia. Jaietatik etxera bidean zihoala, anaiaren bizilekuaren parean gelditu zen Iratzoki, eta balkoian zegoen ilobarekin euskaraz hitz egiten hasi zen. Kalean zeuden hiru gizonezkok entzun egin zuten, eta Frantzian zeudela-eta, zein dialekto erabiltzen zebilen galdegin zioten Iratzokiri. Honek euskaraz erantzun zien, eta gizonek kolpatu egin zuten, hankan zaurituz. Donibandarrak gaua ospitalean igaro zuen.

Asteburuan, euskararen aurkako beste hainbat eraso ere egon ziren, bi emakumek euskaraz hitz egiteagatik jasan behar izan zituztenak eta euskal musika jartzeagatik Kaia tabernako Jon Garmendiak pairatu zituenak kasu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Euskarafobia ari du beste behin Lizarrako Udalean

Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]


Donostiako auzitegi batek ebatzi du zaharren egoitzako langile denek ez dutela euskarazko B2 maila eduki beharrik

Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


2025-07-08 | ARGIA
Euskaraz aritzeagatik lotarako tokia hartzea ukatu diote Bilboko aterpetxe batean Lapurdiko eskola bati

Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]


Osakidetzak gazteleraz eskaintzen dizkie saioak Gasteizko Zabalgana auzoko D ereduko haurrei, eta bi ikastetxek uko egin diote zerbitzuari

Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


Eguneraketa berriak daude