Galdera luzatu nien ingurukoei: "Sentitu al duzu inoiz konplexurik euskaraz hitz egiterakoan?" eta erantzun-zaparradagatik teilatua tantaka hasi baino lehen, hodietara edo artikuluetara bideratu dut hitz jarioa. Hauxe duzu bigarrena.
Anak erran zidan: "Osasun arloan bizi berri dut konplexu handia, egoera gogorra bizi behar izan nuen ospitalean eta aurreko zein ondorengo kontsultetan, baina espazioak eta profesionalak ez daude prest horretarako. Oso gogorrak izan ziren fase horiek, informazioa ez zegoen egokituta eta atentzioa ere erdaraz izan zen. Horrelako momentu garrantzitsu eta tristeetan erdaraz egiteko derrigortasuna beste biolentzia kapa bat izan zen niretzat, aurretik ere bortitza zen inguru horren erdian. Desgraziak konbinatuta, ezin nintzen %100ean ni izan, momentu horretan behar nuen arren". Anaren hitzek uretara botatako harriaren uhin hedakorrak eragin dizkidate: ezin nintzen ni izan. Osasuna jokoan eta horra guk eraikitako zerbitzu publiko batek ezarritako prezioa: nortasuna ukatzea. Gogora etorri zait Lorea Agirreri duela lau urte entzun niona: "Nire gorputza da osorik euskalduna eta emakumea: ez erdizka emakume, ez erdizka euskaldun. Honek besteak nirekin harremantzeko modua arautzen du, baita nik besteekiko ditudan jarreretan eragin ere".
"Horrelako momentu garrantzitsu eta tristeetan erdaraz egiteko derrigortasuna beste biolentzia kapa bat izan zen niretzat"
Anderrek gazteleraz kontatu zidan, bere kasuan, ni izatea eta gu izatea talkan egon direla eta badaudela bere baitan: "A ereduan ikasi dut haur hezkuntzatik. Beraz, euskara irakasgai bat izan da, matematika bezala, eta kasu handirik egiten ez badiozu, nik bezala, ez zaizu interesatzen. Nik dena penkatzen nuenez, euskara ere bai. Gero, 16-17 urterekin, musika interesatzen hasi zitzaidan: skins, mods eta horiek guztiak. Giro batzuetan euskaraz hitz egiten zen, borrokek. Hor hasi nintzen zerbait falta zitzaidala sentitzen. Gero, batxilergoan, gogoratzen dut klasean adi egoten hasi nintzela, mugitzen hasi nintzen edo mugitu nahi nuen giroetan euskara erabiltzen zelako, eta orduan esan nuen: ostia, hau ez da irakasgai bat, ikasi nahi dudan zerbait da, kalean erabili nahi dudalako. Baina berandu zen, zer ikasiko duzu 17 urterekin bizitza osoan ikasgai guztiak penkatu badituzu?! 18-19 urteetatik aurrera zure nortasuna definitzen duzu, eta hemen Euskadin edo Euskal Herrian probabilitate handia dago zure nortasun hori euskaraz aritzen diren taldeetan garatu behar izateko. Horregatik, gero eta konplexu handiagoa sentitu nuen. Ez nuen hizkuntza kontrolatzen, ulertu bai, beste irakasgai batzuetako oinarrizko kontzeptuak ulertzen nituen bezala, baina ez nuen menderatzen. Beraz, jendeak hitz egiten zidanean dena ulertu eta "bai", "ez" edo dena delakoa erantzuten nuen estualditik ateratzeko. Gero, estualdia pasata, esaten nuen: "jo, horrela erantzun nezakeen edo bestela". Bai, hitz egin behar nuenean moztu egiten nintzen, "zer esango ote dute?" pentsatzen nuen, "konturatuko dira ez dakidala euskaraz". Kontua da giro horretan gustura sentitzen nintzela, izan nahi nuena nintzela, jendeak onartzen ninduela, baina sekretu hori nuen: bai, baina ez dakit euskaraz".
Hizkuntzagabetuek, komunitatearen parte izateko zerbait faltan sentitzen duten Ander guzti horiek, etengabe egiten dute inertzia edo sistemaren kontra gu izateko, emaitzak emaitza.
Hortaz, euskalduna besamotz edo hankaluze izatea ez da arazoa, ez bederen jostun onak zaintzen baditugu neurrira jantzi ahal izateko. Arazoa da akaso nahiago dugula euskaldunez mozorrotu, jantziak seriean produzitu, "ni" eta "gu" guztiak lau neurritan sartu ahal izateko. Funtsean, euskaldunak izan ordez, nahiago dugula izan "berdin dio zer, baina euskaraz".
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]