Azkeneko bi mendeetan “kultura” kontzeptuari garrantzia eman zaio. Industrializazioa, kapitalismoa eta inperialismo eurozentrista ehunka herri-kultura birrintzen ari zirelarik, toki askotan galtzeko bidean zeuden kulturekiko jakin-mina piztu zen.
Pertsona batek bere bizitza igarotzen badu hizkuntza eta kultura bakar baten eremuan, ez du bere kulturarekiko atxikimendu berezirik izango. Ez du besterik ezagutzen, eta bere inguruan egiten dena “normaltasunaren” baitan kokatzen du. Bere kulturaren joera batzuk onartuko ditu, beste batzuk, berriz, ez ditu maite izango; halere, ez du ariketa konparatibo bat egiteko baliabiderik izango.
Mende luzeetan jende askoren bizimodua horrelakoa izan zen. Kultura guztiak beti dinamikoak izan arren, eta munduko toki askotan etengabeko harremana egon bazen ere, gizaki orok bere burua kokatu ohi du epealdi mugatu batean, eremu mugatu batean, testuinguru mugatu eta ulergarri batean. Sarritan inguru hori autoeratua da, gure autobiografia eraikitzen joaten garen modu bereko tresnak erabilita. Baina muga horiek gabe errealitatearen konplexutasunak gainditzen gaitu.
Horrela izanik, munduaren aldaketa bizkortzen den garaietan, gizakiok euskarrien beharra izaten dugu: erlijioa, nazioa, ideologia, familia, maitasuna, lana, metabertsoa… Aldaketak XIX. mendean biderkatu ziren, horregatik, garai hartan kokatzen da herri-kulturekiko atxikimendua.
Munduaren aldaketa bizkortzen den garaietan, gizakiok euskarrien beharra izaten dugu: erlijioa, nazioa, ideologia, familia, maitasuna, lana, metabertsoa…
Geurean ere antzeko prozesua ukan genuen, Euskal Herriaren aurreko mendeetako zenbait ezaugarri urtzen ari zirenez, mundu berrian euskaldun gisa jarraitu ahal izateko euskarri batzuk aurkitu behar izan zituzten. Toki gehienetan egin zen eran, sinplifikazio handia egin zen; sinplifikazioa, mitifikazioa... ahal izan zena. Hori dela eta, Europako beste kulturen babesleek egin zuten lez, euskal kultura lotu zen ohitura, janzkera, portaera, jarrera jakin eta estereotipatu batzuekin. Gehienak historikoki nahiko gertukoak eta gehiegitan folklorea eta kultura modu traketsean nahastuta.
Azter dezagun, aldiz, xumeki, kultura bat zer den. Eman diezaiogun begirada sakonagoa. Hizkuntza eta kulturarik gabeko gizakia ezinezkoa da. Hizkuntzak eta kulturak egin gaituzte gizaki. Horiek aldatu gaituzte biologikoki zein psikologikoki, gure espezie xelebre hau sortu arte. Guk sortu dugu kultura, baina berak ere aldarazi gaitu. Kultura, batik bat, bizitzari aurre egiteko tresnak ematen dizkigun baliabide-sorta da, norbanako gisa eta talde gisa, belaunaldien arteko transmisio gaitasuna baita hizkuntzek eta kulturek ekarri zuten eraldaketa. Iraultza kognitibo baten neurrikoa.
Munduko kultura orok norbanakoari munduan kokatzeko baliabide praktikoak eta sinbolikoak ematen dizkio. Praktikoak, inguruan dauden baliabide mugatuak ganoraz kudeatzeko; sinbolikoak, behar psikologiko, sozial eta afektiboak modu osasuntsuan kudeatu ahal izateko. Kultura batek hori guztia egiteko gaitasuna badu, luze iraungo du; kultura batek oreka horiek hausten baditu, ingurumenarekin, bizilagunekin ala barne gatazka kudeaezin eta kronikoak sortzen baditu, kolapsatuko du.
Muturreko difusionismo kulturalean bizi gara. Abeslari milioidun batek egindako kanta inozoena bazter guztietara iristen da 24 ordutan. Gure ohiturak, pentsaera, bizitza, erosketak, biziraupena baldintzatzeko gai diren botere berriak sortu dira
Nik ez dut zalantzarik, “euskal kultura” izenaz sailkatu ahal izateko adina ezaugarri pilatu ziren noizbait. Aurretik beste ezaugarri batzuk izango zituen, baina epealdi historiko luzez, egoera konplexu eta dinamiko batean, multzo koherente bat egituratzeko gai izan zen herri hau. Agian uste genuen baino beranduago izan zen. Ziurtasun osoz etengabeko aldaketa eta egokitzapenak egiten; sarritan, ia erabateko eraldaketak egiten, baina epealdi luze hartan, “euskal” izena erabiltzeari zilegi deritzot.
Nik behintzat horrela jaso nuen, horrela sentitu eta garatu nuen, XX.mendean jaiotako euskaldun gisa. Ordurako gure aiton-amonen Euskal Herritik horren urrun zegoen euskal mundua berrasmatzeko tresnak jaso, sortu eta moldatu genituen. Munduan kokatzeko baliabideak eman zizkigun, ahalik eta zoriontsuen izateko hainbat jarraibide ere eman zizkidan. Hots, kultur batek eman behar duen muinari eutsi genion.
Orain, ezin ukatu, mundua berriz ere erabat aldatu da. Aro Planetarioan murgildurik gaude, behin betiko. Aldaketak abiadura bizian gertatzen dira, euskarri sendoenak biguntzen ari direla ematen du. Askotan etxe berean hazitako seme-alaben kultura ez da berbera. Mundu osotik datozen eraginak etxe zulo guzietara iristen dira. Muturreko difusionismo kulturalean bizi gara. Abeslari milioidun batek egindako kanta inozoena bazter guztietara iristen da 24 ordutan. Gure ohiturak, pentsaera, bizitza, erosketak, biziraupena baldintzatzeko gai diren botere berriak sortu dira.
Arestian nioen, gatazkak kudeatzeko gai ez den kultura kolapsora doa. Aro Planetariora eraman gaituen eredu nagusiak kolapsora garamatza. Horren aurrean, erro sakonak dituen herri eta kultura baten kide aktibo izateak lanabesak eman ahal dizkigu norbanako eta komunitate gisa. XXI.mendeko euskaldun gisa birkokatzeko ahalegina, ahalegin sortzailea da, atsegina, eraikitzailea. Aurrekoen lekukoa hartu eta moldatu genuen moduan, belaunaldi berriek moldatu, margotu, egokituko dute. Euskal subjektu antropolitikoa birsortzeko tenorean gaude.
Patxi Azparren
Antropologia Sozial eta Kulturalean litzentziaduna
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]