Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa Bilbon

  • Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen urteroko zita euskal soziolinguistikaren inguruan diharduten ikerlari, teknikari eta ekintzaileen topaketarako aukera izango da.

Uriola.eus @uriolaeus
2018ko uztailaren 05a

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren X. edizioa aurkeztu dute Imanol Larrea Soziolinguistika Klusterraren zuzendariak eta Koldo Narbaiza Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Zinegotziak. Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak modu ezberdinetan ezagutu eta lantzeko.

Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokionez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio azken hamarkadetan testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, Bilboko Jardunaldian nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.

Aurtengo berrikuntzetako bat da Hausnartu Sarien banaketa jardunaldian bertan egitea. Hausnartu euskal soziolinguistika esparruko ikerketak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketako hiru lan saritzen dira. Jardunaldian 2018ko irabazleen berri emango da eta saritutako lanen laburpenak zuzenean ezagutzeko aukera izango da.

Aurrez aipatutakoaz gain, soziolinguistikaren eremuko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuek tokia izango dute egitarauan. Jardunaldian bildutakoek martxan dauden hainbat prozesutan ekarpena egin dezaten tailer parte-hartzaileak antolatuko dira. Horrez gain, Soziolinguistika Klusterraren proiektuetako ondorio esanguratsuak ezagutu ahal izango dira.

Jardunaldiaren egitarau zehatza irailean jakinaraziko da, izen-emateko aukera zabaltzearekin batera. 2018ko edizio hau Bilboko Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu du Soziolinguistika Klusterrak.

Euskararen garapen sozialaren ikergunea da Klusterra. 2004an sortu zen eta ordutik honako ibilbidean ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortu eta metatzen joan da. Bere xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko.

Horretarako bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzia eragile eta bestelakoekin elkarlanean proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz. Informazio gehiago: www.soziolinguistika.eus

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Soziolinguistika

Soziolinguistika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-12 | Udaltop topaketak
Hizkuntza ohiturak plano pertsonaletik kolektibora
MULTIMEDIA - solasaldia

EHUko irakasle Pello Jauregi Etxanizen hitzaldia 2018ko Udaltop jardunaldietan.


2018-05-16 | Booktegi
Hizkuntzakeria
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendari Patxi Saez Beloki soziolinguistak hizkuntzakeriaren gainean hitz egin du Booktegiko lagunekin. Gaiari buruz bere liburua deskargatzeko:http://booktegi.eus/liburu.php?id=100


Gure hizkuntza-ingurunea ulertu, hobeto elkar ulertzeko

Gizarte gero eta konplexuagoetan bizi gara. Sarritan gure inguruan gertatzen dena edo gure bizimoduan eragiten duen hori ulertzea kosta egiten zaigu. Pertsonen arteko harremanak, taldeen artekoak, ohiturak edo joera sozialak esplikatzeko ez ditugu kausa-ondorio garbiak aurkitzen. Eta sarritan, soziologiaren lehenengo arauak dioen bezala: “Gauzak ez dira diruditena”, (Berger, 1963).


2018-02-26 | Txerra Rodriguez
Mudak, mudantzak eta aldaketak

Bagabiltza orain dela urte batzuetatik hizkuntza ohituren gaineko ikerketak egiten han eta hemen. Gero eta gehiago dakigu fenomeno horri buruz (nahiz eta oraindik asko den falta zaiguna jakiteko). Bat aldizkariaren 104. zenbakian muda eta mudantza linguistikoen gaineko oso artikulu interesgarriak datoz.


Iņaki Larraņaga omenduko du Siadecok, elkartearen 50. urteurrenean

Siadeco soziologi elkarteak 50. urteurrena ospatuko du Donostian abenduaren 15ean, ostirala. Tartean omenduko ditu enpresaren sortzailea eta euskal soziolinguistikan aitzindari den Iñaki Larrañaga eta oraindik hizkuntz normalizazio aferetan hainbestetan aipatzen den Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx.


2017-11-17 | Txerra Rodriguez
Argazki finkoak

Corpus alorrean tokatzen zaigu sumendi lokartuen erupzio prozesu kolektiboak esnatzea logika permakulturala aplikatuz. Irauntzan. Ausardiaz eta harro, behinolako Maurizia Aldaiturriaga kantari protopunk haren gisara. Aupa Maurizia!


2017-10-12 | Plaentxia .eus
Soraluzen hitz egiten diren 20 hizkuntzen inguruko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute gaur

Soraluzeko hizkuntza aniztasuna bistarazteko topaketa egingo dute Herriko Antzokian ostegun arratsaldean eta hitz egiten diren 20 hizkuntzetatik 13tako hiztunen kontakizunak entzun ahal izango dira.


Zenbat hitz egiten da euskaraz Euskal Herriko kaleetan?
MULTIMEDIA - erreportajea

2016an egindako Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitza nagusiak, ikerketa honen zazpigarrena izan da.
Kale-Neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.

LAN-TALDEA:
ZUZENDARIA: Olatz Altuna Zumeta, Soziolinguistika Klusterra
LANDA-LANAREN... [+]


Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude