"Oraindik ez gara hasi zarataka baina laster da pankarta", adierazi digu Lanarteako Miel A. Elustondok.
Miel A. Elustondo idazlea izan dugu gaurkoan Hala Bedi irratiko 2. estudioan. Euskal langile profesionalen Lanartea elkarteko kide gisa, euskal sortzaileek pairatzen duten prekaritatea izan du hizpide. Ostegun honetan arratsaldeko 19etan, Florida Kultur Etxean eskainiko duten Loreak belaunetan dokumentalaren inguruan ere aritu gara.
Hemen entzungai.
Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.
Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]
LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]
Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.
500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.