“Euskal Herriko baserrietan ere espezismoa dago”

  • Maialen Sagues Nor talde antiespezistako kidea da. Euskal Herriko hiltegien inguruko ikerketa abiatu zuten, eta tartean, Laudioko hiltegia ere bisitatu zuten. Ikerketan aurkitutakoaz mintzatu da.

Nor antiespezista taldearen mobilizazio bat Bilbon (Argazkia: Nor)

2021eko irailaren 29an - 06:55
Azken eguneraketa: 09:01

Zer da Nor antiespezista?

Nor talde komunikatiboa da, Euskal Herriko eragile antiespezista guztien arteko koordinazioa helburu duena, eta bokazio horrekin sortzen dena. Nagusiki ikerketa lanetan zentratu gara gu, hain zuzen ere Euskal Herriko hiltegien inguruan egindako ikerketa izan zen taldeak egindako lehenengo lanetako bat.

Gu animalien askapenaren alde gaude, baina kontziente izanda sistema kapitalistan ez dela posible merkantzia hau askatzea. Borroka integral baten parte bezala ulertzen dugu.

Zein da Euskal Herriko hiltegien barruan aurkitu duzuen errealitatea?

Ikerketa Euskal Herriko hamar hiltegitan egin genuen, tartean Laudiokoa ere bisitatu genuen. Bertako irudiak atera eta langileen testigantzak ere jaso genituen. 

Oso eszenatoki latza da hiltegietakoa. Fabrika handi bateko muntaketa kate bezala funtzionatzen dute. Hain zuzen ere, Henry Ford-ek hiltegietan inspiratu zuen bere kotxe fabriketako produkzio sistema.

Animaliak asko estresatzen dira, ordu asko ematen dituzte heriotzaren zain. Eta, uste orokortuaren aurka, animaliak kontziente dira hil egin behar direla. Oso gogorra da hori.

Gainera hiltegietan zor-gortze makinak erabiltzen dira ohikoan abereak zorabiatzeko, baina oso arrunta da tresneria horrek huts egitea; are gehiago, sistematikoki huts egiten du, horrela aitortu digute hiltegietako zenbait langilek. Hori dela eta, izaki hauek azken segundora arte gertatuko zaienaren jakitun dira, eta heriotza mingarriak pairatu behar dituzte.

Euskal Herrian eta inguruko hiltegietan 100.000.000 animalia inguru sakrifikatzen dira urtean, basakeria bat da.

Horrelako hiltegi handiek bestelako kalteak ere sortuko dituzte, ezta?

Bai, oso leku kutsakorrak dira. Baina etxalde industrialek are gehiago kutsatzen dute oraindik gure ingurunea: ur kantitate handiak erabiltzen dira, baso hektarea handiak moztu egiten dira abere hauen elikagaia izango den soja eta bestelakoak landatzeko...

Laudioko hiltegiak zero kilometro filosofia sustatzen du, ez duzue uste hiltegien aurka joatea baserrigintzarekin eta landa eremuko burujabetzarekin kontrajarria izan daitekeela?

Ez, bateragarriak izan daitezke, ez dut uste ideia kontrajarriak direnik. Gu ere burujabetzaren aldekoak gara, desazkundearen aldekoak, baina burujabetza hori animalien esplotaziorik gabekoa izan behar da. 

Espezismoa baserrietan ere badago, eta hori errotik aldatu behar da. Txikira jo behar dugu, gutxinaka eraldatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antiespezismoa
Zein bizitza erdigunean?

Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]


Manifestazio antiespezista egin dute Donostian

Animalien ongizaterako lehen premisa “askatasuna” dela azpimarratu du Nor kolektibo antiespezistak.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Beatriz González. Artibista.
“Margotzen dudanak animaliak jateko dugun pribilegioari egiten dio eraso”

Komunikatzeko eta abstraitzeko erabili ohi ditu akuarelak Beatriz González margolariak eta militante antiespezistak (Galdakao, 1996). Hasieran ez zekien ongi zer margotu nahi zuen, ikusten zuena kopiatzen zuelako, baina azken urteetan animalien kontrako zapalkuntza... [+]


"Gizakiz besteko animaliak borrokatzen duten subjektu politikoak dira"

Sistema binarista zalantzan jarri, eta feminismoaren eta animalien askapenaren aldeko mugimenduaren arteko zubiez mintzo da Laura Fernández antropologo soziala: “Feminismoen barruan ditugun joera batzuk aztertzeko aukera ematen digu antiespezismoak”.


Eguneraketa berriak daude