Ostiraletik aurrera ARGIAn ikusgai mugimendu antiespezistari buruzko ‘Lorratzean’ dokumentala

  • Animalien askapenaren aldeko mugimendu antolatuaren historiaz eta garapenaz mintzo dira hamabi ekintzaile antiespezista dokumentalean. Nor taldeak sortu du lana eta ostiralean ARGIAn izango da osorik ikusgai.


2022ko otsailaren 2an - 09:27
Azken eguneraketa: 10:30
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Europako testuinguruan jarrita, Euskal Herriko mugimendu antiespezistaren garapena aztertu nahi izan dute Lorratzean dokumentalean.

Mugimendu antiespezistak bide propioa egin du Euskal Herrian herriz herri sortutako taldeen eskutik. Talde horietako hamabi ekintzailek hartu dute hitza dokumentalean, beren esperientziak eta hausnarketak partekatzeko. Nor taldeko kide Edurne Elizondok azpimarratu duenez, aipagai izan dute mugimenduak Bilbon egindako bidea; 2010ean Donostian sortutako Askekintzak beste talde eta pertsona askorengan izan duen eragina nabarmendu dute; eta salatu dute 2011n Galiziako epaile batek mugimenduaren aurka abian jarritako operazioa. Errepresioak zuzenean jo zuen Euskal Herria, lau ekintzaile atxilotu baitzituzten, Bilbon. Auzia, azkenean, artxibatu zuten.

 

Urrian Gasteizen estreinatu zuten dokumentala eta herriz herri emanaldiak antolatu eta gero, ostiraletik aurrera ARGIA.eus-en izango da ikusgai.


Antiespezismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.