Gamesak Euskal Herriko 35 langile kaleratuko ditu irabaziak izan arren

  • Gamesa eolikoen enpresak 52 langile kaleratuko ditu. Haietako hogeita hamabostek Euskal Herrian egiten dute lan: hogeita lauk Sarrigurengo plantetan, hamarrek Zamudiokoan eta batek Agoitzekoan.


2013ko azaroaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gamesako langileek protestak deitu dituzte datozen egunetarako. (Argazkia: Masquealba.com)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaleratuko dituzten langileen izenak gaur edo bihar emango dituzte ezagutzera.

2012ko abenduan erregulazio espedientea aplikatu zien Gamesak 300 langileri, eta beste 394ri aurtengo maiatzean, UGT sindikatuak jakinarazi duenez. Oraingo 52 kaleratzeak "banakakoak" dira; alegia, ez dira erregulazio espediente baten parte.

Pasa den azaroaren 7an, urtarrila eta iraila artean 31 milioi euroko irabaziak izan zituela iragarri zuen enpresak. Iaz tarte berean 67 milioi euroko galerak izan zituen.

"Lotsagarri eta iraingarria da, enpresak, irabaziak izan dituenean, sei milioi euro aurrezteko kaleratze hauek iragarri izana, asmoa duenean 2016-2017an zuzendaritzako kideen artean 18 milioi euroko plusa banatzeko", adierazi du enpresa batzordeko CCOOko ordezkari Patxi Pierolak. "Hipokresia handiaren isla da elkarrizketa-mahairako deitu gaituzten hilabete berean, 52 langike kaleratzea".

Langileek itxialdiak egin zituzten atzo Nafarroako eta Bizkaiko plantetan, eta datozen egunetan protesta gehiago deituko dituztela iragarri dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
Eguneraketa berriak daude