Euskal Herriaren bakearen aldeko konferentzia, ekainean Parisen

  • Bake Bidea kolektiboak eta Giza Eskubideen aldeko Ligak Euskal Herriaren bakearen aldeko konferentzia humanitarioa izeneko konferentzia sustatu dute. Ekainaren 11n izango da Pariseko Asanblada Nazionalaren Victor Hugo aretoan.


2015eko apirilaren 17an - 16:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kolektiboaren bozeramaile Peio Dufauk adierazi duenez Aieteko adierazpenaren laugarren puntua garatzen jarraitzeko egingo dute konferentzia: “Aieteko laugarren gomendioak galdegiten zuen gizartearen baitan elkarrizketa guneak sortzea gatazka gainditzeko helburuarekin, eta Iparraldean eraikitzen ari da”.

Egitaraua eta parte-hartzaileak ez dituzte zehaztu baina presoen eta biktimen gaiak landuko dituzte. Euskal Herriko ordezkaritza bat Parisera joatea nahi dute eta horretarako atxikimenduak biltzen ari direla azaldu dute.

2012. urtean egin zuten Baionako Bake Foroa Aieteko adierazpena herritarrekin partekatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!