‘Euskal Herria’ aldizkaria argitaratzeari utziko diote

  • Sua Edizioak hamaika urtez kaleratu duen Euskal Herria aldizkaria urte amaieran desagertuko da. Javier Pascual zuzendariak azaldu duenez “krisiak etengabe jo gaitu”.


2013ko urriaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Euskal Herria" aldizkariaren azkeneko eta lehenengo azalak. Hastapenetan euskarazko edizioa ere kaleratzen zuen Sua argitaletxeak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azkeneko zenbakia abendua-urtarrilekoa izango da. Harpidedunei zuzenduriko gutunean Pascualek dio “borrokan” aritu direla aurrera jarraitzeko “gure ustez beharrezkoa zen guztia egiten”. Argitaletxe beraren El Mundo de los Pirineos aldizkariak bere bideari eutsiko diola ere iragarri du zuzendariak.

Euskal Herria bihilabetekaria 2002an jaio zen bidaia, kultura eta aisia uztartzeko. Hasieran euskarazko eta gaztelaniazko edizioak argitaratzen zituen; ondoren gaztelaniazko edizioari baino ez zion eutsi,  nahiz eta euskarazko artikulu batzuk ere eskaini.

Elkar Fundazioaren barruan dagoen Sua Edizioak 2008an EKTrekin –Berria egunkariaren argitaratzailearekin– sinaturiko hitzarmen baten bidez Nora hilabetekaria ere ekoizten hasi zen, aisialdi edukiak euskara hutsean zabaltzeko asmoz. Proiektuak bost urte iraun zuen, 2013ko urtarrilera arte, “ezin izan dugu indar gehiago batu –edo ez dugu asmatu– hain proiektu garrantzitsua babesteko”, zioen Hector Ortega Nora-ren zuzendariak despedida oharrean.

Euskal Herriaren agurrarekin, bertako aisialdia lantzen duten hedabideen arloan hutsune nabarmena geratuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude