Euskal Herri mailako manifestazioa deitu du Zaldibar Argituk uztailaren 4rako Eibarren

  • Euskal Herri mailako manifestazioa deitu dute Eibarren uztailaren 4rako, 17:00etan, Untzaga plazatik abiatuta eta parte hartzeko dei zabala egin dute: “Denoi eragiten digun kontua delako, dei egiten diegu Euskal Herriko bazter ezberdinetako herrikideei manifestaziora etortzera, euren elkartasunaren bidez hau guztia argitzen laguntzeko. Era berean, eragile sozial eta sindikal ezberdinei eskatzen diegu batu daitezela gure deira, indarrak batzea eskatzen du egoerak. Kalean hartzea dagokigu orain”.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko ekainaren 30ean - 10:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Joan den ostiralean, ekainak 26, prentsaurrekoa eman zuen Zaldibar Argitu herri plataformak Elgetako Kafe Antzokian, datorren zapaturako, uztailaren 4rako Eibarren egingo den manifestazio nazionala deitzeko. Agerraldian salatu zutenez, zabortegia amildu zenetik bost hilabete betetzear direnean, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oraindik desagertuta jarraitzen dute eta ez du inork dimititu.

Plataformako kideen berbetan, “familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez. Jada bost hilabete joan dira eta senideek zein herritarrek haien lagunak non dauden jakin gabe segitzen dute. Era berean, Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa negargarriaren ondoren, kargu politiko bakar batek ere ez du dimititu. Familiei eta herritarrei errespetuz erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar direla aldarrikatzen dugu, beharrezko diren dimisioak eta azalpenak emanez. Osasun demokratiko hutsagatik, ezin dugu onartu ezer pasa izan ez balitz jokatzea, zabortegiaren auzian egon diren praktika irregular guztiak zehatz-mehatz argitzeko ordua da, erantzukizunak har ditzatela nahi eta behar dugu!”.


Zaldibar kanalean gehiago
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...