Zaldibarko zabortegiko "ingurumen kalteen" erantzukizuna Verter enpresari egotzi dio Eusko Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak ondorioztatu du Zalbibarko zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling enpresa dela zabortegiak eragindako ingurumen kalteen erantzule. 


2021eko urtarrilaren 21an - 11:28
Argazkia: Dani Blanco.

Verter Recycling 2002 SM enpresa izendatu du Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiak eragindako ingurumen kalteen erantzule nagusitzat. Jaurlaritzak urtarrilaren 20an argitaratu duen ohar baten bidez jakinarazi du zabortegiko lurzoruetan, eta azaleko eta lurpeko uretan sortutako kalteen erruduna Verter enpresa dela, instalazioaren kudeatzaile den heinean. Hamar eguneko epea eman dio Jaurlaritzak enpresari "ingurumen kalteak konpontzeko" proiektua aurkezteko. 

Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziarekin elkarlanean, baietztatu du kalde larriak daudela. Lurpeko urei dagokienez, eta oharrean azaltzen denaren arabera, "arauak eta atalase balioak gainditzen dituzten emaitza analitiko batzuk" zehaztu dira. Azaleko urei, bestalde, kalte egin diete zabortegiko jarduerek, "gutxienez" 300 metro luze den eremuko uretan. Gainera, "bentzopireno eta fluoranteno kontzentrazioak erregistratu dira Aixolako ubidean eta horiek araudiak ezarritako mugak gainditzen dituzte". 

Gainera, hondakin arriskutsuak antzeman dituzte lurzoru irazgaiztuetan, eta horiek, Jaurlaritzak nabarmendu duenez, eragotzi egiten dute lurzoruaren kalitatea eta ez dute ahalbidetzen lur horri inongo erabilerarik ematea. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak jakinarazi du amiantoa zuen gela bat "hautsi" egin zela, eta honenbestez material toxiko hori zabortegiaren leku guztietara hedatu zela, lur guztia kutsatuz.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude