Euskal hedabideak, zenbaki bat baino gehiago

  • Iristea eskatzen zaie euskal hedabideei. Zabaltzen dituzten edukiek izan ditzatela kontsumitzaileak. Normala: hedabideek komunikatu egin behar dute, eta bestaldean hartzailerik ez badago, bozgorailu mutuak dira. Baina iristea ez da norabide bakarreko bidea. Iristea eztabaida eragitea da, mezuei oihartzuna ematea, hiztun komunitatea elikatzea, sareak ehuntzea. Horregatik, bai, zalantzarik gabe: euskal hedabideak iristen dira. Balio soziala hor dute.


2015eko maiatzaren 15an - 10:16

Eta Hekimen osatzen duten euskal hedabideetan sinetsita gaudenez administrazioen ahalegina ezinbestekoa dela sendoagoak eta hobeak izateko eta, ondorioz, gehiago eragin eta jende gehiagorengana iristeko, bilera dinamika bultzatu dugu Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin, politika eraginkorragoei buruz eztabaidatzeko.

Gure dimentsioen eta gure ekarpenaren diagnostikoa egin nahi dugu. Irakurketa adostua egitera iritsiko bagina, diru laguntzez hitz egiteari utzi eta inbertsioez hitz egiten has gintezke. Zenbakiez ez ezik, balioez ere mintza gintezke.

Ezin baitugu kezka ezkutatu. Lan baldintza prekarioetan ari dira euskal kazetariak, eta sektoreak lanak ditu urtea gainditzen duten inbertsio edo sustapen egitasmoetan sartzeko. Politika iraunkorragoak behar ditugu administrazioetan, begirada luzekoak. Horretarako modu bat izan daiteke helburuak eta bideak partekatzea. Lehen urratsa egin dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude