Euskal Filologiaren arloko irakasle, ikertzaile, katedradunek eta Euskaltzaindiak alegazio bateratu bat bidali dute. Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak unibertsitateen dekretu proiektua onartuko balu, Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari utziko lioke, eta beste bi eremuren barruan kokatu beharko litzateke: Filologia Hispaniko eta Klasikoen arloan, edo Hizkuntza Modernoen eta haien Literaturen arloan.
Euskal Herriko Unibertsitateak alegazio bat igorri dio Unibertsitate Ministerioari, errege dekretuaren proiektuan Euskal Filologia ezagutza "eremu zehatz" moduan txerta dezaten eskatzeko, Berriak jaso duenez. Adierazi du Euskal Filologia arlo izateari uzteko aukera "ulertezina eta justifikaziorik gabekoa" dela, "ez duelako aitortzen ondo ezarritako eta bereizitako errealitate zientifiko eta akademiko bat".
Era berean, EHUk berretsi du Euskal Filologiak ezagutza arlo izaten jarraitu beharko lukeela: "Unibertsitateko irakasleen lanpostuen sailkapenean eta deskribapenean, Euskal Filologiari dagozkion aitortza zientifikoa eta ikusgarritasuna eman behar zaizkio, Filologia Hispanikoari eta Klasikoari eman zaion berezitasunaren moduan".
Eneko Zuloaga Euskal Filologiako EHUko irakasleak adierazi du Euskal Filologiak espezifikotasuna galduko balu, autonomia ere galduko lukeela. Era berean, nabarmendu du Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailak ez duela ikusten aldaketa justifikatzeko arrazoi zientifikorik, akademikorik eta objektiborik.
"Behin jakintza arloa disolbatu egiten bada edo arlo zabalago baten menpe jartzen bada, horrek ate bat irekitzen duela etorkizun batean graduak ere eskema horren arabera planteatzeko, beste unibertsitateren batean egiten duten bezala", azpimarratu du Zuloagak Berriaren arabera.
EHUk eta Euskaltzaindiak Zuloagarekin batera sinatu duten alegazioan, ezagutza arloen murrizketa "irregularra eta gehiegizkoa" dela salatu dute. Gainera, adierazi dute "ezinbestekoa" dela Euskal Filologia ezagutza eremu moduan mantentzea "etorkizuneko profesionalek euskal hizkuntzaren, kulturaren eta literaturan ikasketan eta ezagutzan sakondu ahal izan dezaten".
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.
UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]
Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.