Euskal eskola publikoaz hausnartzeko egitaraua osatu du Sortzenek

  • Maiatzaren 22an Hernanin egingo den Eskolharria aldarrikapen egunaren bueltan mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira eskola parte-hartzaileaz, hezkidetzaz eta hizkuntzen trataeraz.


2016ko martxoaren 10ean - 11:22
Ostegun goizean aurkeztu du egitaraua Sortzenek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sortzen elkarteak euskal eskola publikoaz hitz egin eta hausnartzeko mahai-inguru eta hitzaldi zikloa antolatu du Eskolharria, biharko herria!  izenburupean.  Maiatzaren 22an aldarrikapen eguna egingo dute Hernanin –duela 25 urte herri horretan eratu zen Sortzen, euskal eskola publiko berria eskatzeko–. Mugarri horren aurretik baina, edukiz beteriko egitarau zabala partekatuko dute hezkuntzako eragileen artean.

Lehen mahai-ingurua martxoaren 17an izango da Eibarren; ikasle euskaldun eleaniztunez ariko dira Zefe Ziarrusta Dima-Ugaranako eskolako irakaslea, Aitziber Gurutzeaga Egiako Aitor ikastolako ama, eta Richard Weydling ingeleseko irakasleen irakasle ohia eta kazetaria.

Egitarau osoa:


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Sortzen kanalean gehiago
2017ko maiatzaren 22
Euskal Eskola Publiko Berriaren Jaia Iruñean
Makro-jaialdien eredutik ihesi

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin