Maiatzaren 22an Hernanin egingo den Eskolharria aldarrikapen egunaren bueltan mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira eskola parte-hartzaileaz, hezkidetzaz eta hizkuntzen trataeraz.
Sortzen elkarteak euskal eskola publikoaz hitz egin eta hausnartzeko mahai-inguru eta hitzaldi zikloa antolatu du Eskolharria, biharko herria! izenburupean. Maiatzaren 22an aldarrikapen eguna egingo dute Hernanin –duela 25 urte herri horretan eratu zen Sortzen, euskal eskola publiko berria eskatzeko–. Mugarri horren aurretik baina, edukiz beteriko egitarau zabala partekatuko dute hezkuntzako eragileen artean.
Lehen mahai-ingurua martxoaren 17an izango da Eibarren; ikasle euskaldun eleaniztunez ariko dira Zefe Ziarrusta Dima-Ugaranako eskolako irakaslea, Aitziber Gurutzeaga Egiako Aitor ikastolako ama, eta Richard Weydling ingeleseko irakasleen irakasle ohia eta kazetaria.
Egitarau osoa: