Euskal Elkargoko hautetsiei ardura gehiago ematea eskatu dute hainbat auzapezak

  • 2020 urtea aitzin, 233 ordezkariz osatutako Euskal Elkargoa proposatu dute hamabost auzapezak. Dokumentuaren sinatzaileek adierazi dutenez, 100 hautetsik irakurri dute proposamena: Euskal Hirigune Elkargoaren (CAPB) lurralde politika eta proiektu komunitarioa taxutzea.


2019ko apirilaren 12an - 09:49
Argazkia: Isabelle Miquelestorena

Hamabost hautetsi horiek dioten arabera, Euskal Elkargoan ordezkaritza duten 158 auzapezek begi onez ikusi dute dokumentua. Sinatzaileek “Kontseilu Iraunkorraren (65 kide) eta Kontseilu Eragilearen (25 kide) arteko informazio trukatze eskasa”, salatu dute agirian. Hau da, bi kontseiluren arteko harreman eta erabakien artean dagoen aldea jarri dute auzitan eta, diotenez, are handiago  da Elkargoaren Kontseilu Orokorrarekikoan (233 kide).

Euskal Elkargoaren inguruko desmartxa hau Mediabask-ek eman du aditzera modu zabal batez: “Nola biziarazi ditzake Euskal Elkargoak bere baitako lurraldeak?”. Horixe galdera eta kezka. Hautetsi horiek lurralde gune handiei garrantzia edo leku gehiago ematea eskatzen dute. Hots, herrietako funtsak kudeatzen dituzten hirigune handiei eman behar zaien ardura handiagoa, hirigunearen populazioaren kopuru arau egin beharko litzatekela antolamentua.

Hona dokumentuaren sinatzaileak:

* Claude Barets, Dominique Bosq, Gilbert Dublanc, Michel Etchebest, Pierre Eyherabide, Arnaud Gastambide, Pierre Guillemotonia, Michel Ibarra, Alfontxo Idiart, Alain Iriart, Jean-Pierre Iriart, André Larralde, Jean-Jacques Loustaudaudine, Eric Narbaïts-Jauréguy, Arnaud Villeneuve, Jean-Claude Ybargaray.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Elkargoa
2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


2023-03-21 | Euskal Irratiak
Etxebizitza eskumen handiagoa galdegin dio Elkargoak Parisi

Botere eta diru laguntza gehiago galdegin dizkio Euskal Hirigune Elkargoak Frantziako Gobernuari, lekuko etxebizitza politika azkar bat abiatzeko. Horretarako, AOH Etxebizitza Antolatzeko Autoritatea bilakatu nahi luke.


Isabelle Pargade (Euskal Hirigune Elkargoko presidenteordea)
“Nahiago nuke laborari gehiago, herritar gehiago baino, baina nola egiten da hori?”

Euskal Hirigune Elkargoan elikadura eta laborantzaren ardura du Isabelle Pargadek. Laborantza lurren desagerpenari buruz galdetu dio ARGIAk, eta lehen sektorearen funtsa guzion plateretan ageri denez, elikadura burujabetzaz hitz egiten bukatu dugu.


Etxebizitza turistikoen konpentsazio neurria indarrean jarri dute Ipar Euskal Herrian

Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.


Eguneraketa berriak daude