Europako autogestionatutako fabriken lehenengo topaketa Marseillan

  • Langileriaren ekonomia izenpean Europako autogestionatutako fabriken lehenengo topaketak egin ziren joan den urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean Fralib okupatutako lantegian.


2014ko otsailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ideiak eta esperientziak trukatzeaz gain, hainbat proiektu jarri ziren martxan Europako fabrika autogestionatuen lehenengo topaketan. Argazkia: cronicadesociales.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Deslokalizazio arriskuaren aurrean langileek "okupatu" eta beren kabuz kudeatutako fabrikak dira. Autogestionatutako lantegien topaketen ideia duela zazpi urte sortu zen Argentinan, bi hamarkadaz produkzio autogestionatuak egiten daramatzan herrialdea.

Europan egindako lehenengo edizioan autogestionatutako fabriketako langileez gain, akademikoak, aktibistak, sindikatuak eta autogestioa sustatzeb dyteb erakundeak elkartu ziren. 200 pertsona inguru bertaratu ziren guztira.

Ideiak eta esperientziak trukatzeaz gain, hainbat proiektu jarri ziren martxan Europako lehenengo topaketan. Autogestionatutako produktuak sustatzeko kanpainak hasi zituzten, fabriken arteko ondasun-trukeak hitzartu ziren eta ekimena ezagutzera emateko asmoz workerscontrol.net webgunea sortu zuten. Okupatutako lantegien diru-soberakinekin inbertsio-funtsa sortzeko ideiaz hitz egin zen, proiektu berriak laguntzeko asmoz.

Oztopo askori egin behar diete aurre lantegi hauek: "Estatu errepresioari, eragozpen burokratiko handiei, instituzio-marko egoki baten faltari eta garai bateko jabeen, alderdi politikoen zein sindikatu burokratikoen areriotasunari". Atzeraldian dauden ekonomietan jarduten dute. Horregatik zaila da merkatuan birgizarteratzea eta langileei hilabetero diru-sarrerak ziurtatzea.

Informazio gehiago

Informazio gehiago Diagonal egunkariko erreportajean aurkitu dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Eguneraketa berriak daude