Etxepare Lizeoa, Baxoaren emaitzetan onena Frantziako lizeo guztien artean

  • Seaskaren bigarren hezkuntzako ikastetxea, Etxepare Lizeoa, Frantziako Estatuko ikastetxe onentzat jo dute (2315etik lehena). Zerrenda egin ohi du urtero 'L'etudiant' webguneak, eta aste honetan argitaratu du bere 2022ko sailkapena, batez ere ikasleek Baxoa azterketan lortzen duten emaitza aintzat hartuta egindakoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 25an - 08:30

Sailkapenak azken bi urteetako bilakaera kontuan hartzen du, kasu honetan 2021 eta 2020ko ikasturte zinez bereziak izan direlarik, Covid pandemia dela-eta, eta horrek berebiziko balioa ematen dio emaitzari. Baxoaren bi modalitateak hartzen dira kontuan, Orokorra eta Baxo Teknologikoa.

Iazko ikasturteko datuei begiratuta, murgiltze ereduan ikasitako 97 ikasle aurkeztu ziren goi mailako ikasketak egiteko giltza ematen duen Baxoa azterketara. Guztiek lortu zuten azterketa gainditzea. Are, %94an «mention» delakoa –nota altua– lortu zuten.

Irizpideei begiratuta, emaitza gordina soilik ez, jatorri sozioekonomiko ezberdinetako ikasleek beraien helburuak lortzeko bidean ikastetxeak erakusten duen eraginkortasunari garrantzi berezia ematen zaio sailkapen horretan.

Kontuan hartzekoa da Etxepare ikastetxekoek borrokan dabiltzala urteetan beren Baxoa euskaraz egin ahal izateko, euskarazko murgiltze ikasketetan ikasitakoa euskaraz defenditzeko, baina Hezkuntza autoritateek ez dute hori baimentzen. Esate baterako, iazko ekainean desobedientzia ekimena burutu zuten lizeoko hamarnaka ikasleek. Filosofia azterketa euskaraz idatzi zuten egoera errotik aldatu behar dela galdetzeko.

Brebeta eta baxoa euskaraz egiteko erreibindikazioak aurrera jarraitzen du beraz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Pantailarik gabeko aisialdiari ekin diote 1.553 ikaslek Ipar Euskal Herrian

Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]


2024-05-13 | ARGIA
Beskoitzeko ikastola eraikitzeko baliatuko da Herri Urratsen jasotako dirua

Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


Eguneraketa berriak daude