Etxe turistikoak alokairuaren merkatura bideratuko balira, %10,82 handituko litzateke alokairuaren eskaintza Donostian

  • Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.


2024ko uztailaren 11n - 08:30
Etxebizitza turistikoen plaka dago oraindik Aranaren eta Iriondoren etxeko atean zein atarian. Argazkia: Beñat Parra / Irutxuloko Hitza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Alquiler Seguro fundazioaren Alokairuaren Behatokiak Espainiako Estatuko zenbait hiritako etxebizitza turistikoen inguruko ikerketa egin du, besteak beste, etxebizitza turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertuz. Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) eta Airbnb plataformaren datuak erabilita egin dute azterlana.

Donostiaren kasuan, ikerketaren arabera, 1.798 etxebizitza daude Donostian, eta alokairu arruntera bideratuko balira, alokairuaren merkatuko eskaintza %10,82 handituko litzateke. Hain zuzen ere, ikerketako datuen arabera, guztira, 94.731 etxebizitza daude hirian, eta, horietatik, 14.817 daude alokairura bideratuta. Horrela, etxe turistikoak bizitegi erabilerako alokairura bideratzeak handitu egingo luke eskaintza, baina ikerketako ondorioetan nabarmendu dute horrela ere ez litzatekeela nahikoa izango Donostiako etxebizitzaren arazoa konpontzeko.

Agerikoa da hori, izan ere, eskaria handiagoa da: soilik Ibaetako eta Illarrako etxebizitza proiektuetan, 7.000 eskari daude etxebizitza babestuentzako, eta beste 7.000 etxebizitza libreak erosteko. Hala ere, agerikoa da, baita ere, etxebizitzaren arazoa laguntzeko pauso bat izango litzatekeela 1.798 etxebizitza gehitzea alokairuaren merkatura, prezio eskuragarrietan edo alokairu sozialeko erregimenean baldin bada, betiere. Ildo horretatik, hainbat hiritan hasi dira etxe turistikoak debekatzeko neurriak aplikatzen —New Yorken eta Bartzelonan, kasu—, eta Bizilagunekin plataformak zenbait neurri egingarri proposatu zituen iaz.

Era berean, ikerketatik beste datu esanguratsu batzuk atera daitezke. Alde batetik, ikerketak dio Donostiako 15.399 etxebizitza ez direla euren jabeen lehenengo etxebizitzak; alegia, etxe horien jabeek beste etxebizitza batzuk dituztela. Bestetik, ikerketak ez du jasotzen, baina INEren 2021eko datuen arabera (horiek dira eskuragarri dauden azkenak), Donostian 5.522 etxebizitza huts daude. Horrela, esaterako, etxebizitza hutsetan (5.522), etxebizitza turistikoetan (1.798) eta jabeen lehenengo etxebizitzak ez direnetan (15.399) esku hartuz gero, Donostiako etxebizitzaren arazoa konpontzeko edo, gutxienez, arintzeko pausoak emango lirateke, espazio libreak okupatu beharrik gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza Turistikoak
2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


2024-07-08 | Gedar
Lau urtean %75,32 handitu da etxebizitza turistikoen kopurua EAEn

Lau egunez behin hotel berri bat zabaltzen dute Espainiako Estatuan.

Mundakan atea itxi diete etxebizitza turistikoei urtebetez

Etxebizitza turistiko berriak erregistratzeko baimenik ez ematea erabaki du Mundakako gobernu taldeak, ostegun honetan egin duen ezohiko bileran. Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) behar diren aldaketak egingo ditu lizentzien etetea burutzeko.


Eguneraketa berriak daude