Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz bilakatzen. Jada, paseoa, ez da gauza bera. Marmarreko madarikazioan, gu: turismoa animalia basati moduan ari da gure hiri, herri eta lurraldeak eraldatzen eta pikoteoaren prezioa modu artifizialean igotzen. Alkatea, politikariak, enpresariak ari dira hiri-estrategia bultzatzen, diseinatzen, eraikitzen.

Oinordetzan jaso dugu aitonaren pisu bat. Ez da oso handia, baina neurri duina du. Paseoaren aurrealdeari ematen dio fatxada, garai bateko historia urbanoaren parte da. Aitonaren etxe-blokean jende gutxi bizi da dagoeneko, turistentzako alokairuko etxe bihurtu dira gehienak. Etxe-eraikinak interes arkitektoniko ertainekoa du baina ingurunea atondu du udalak, aitonak pisua erosi zuen garaitik oso eraldatua dago, eta leku chick bat da kanpotarraren begiradapean. Bizilagunen alokairu prezioak bilatu ditugu ostatu zerbitzua iragartzen duen web orrialdean. Harrituta begiratu diogu diru-kantitateari. Aitonak jakingo balu. Baina bizilagunek diote aise alokatzen dutela, eskaera handia dagoela, hilabetero edo asteburu luzeetarako balio lezakeela. Dena saltzen omen da. Aitonaren pisuak hilero eman diezagukeen diru-sarrera gehigarriarekin gure etxeko ekonomian lasaiago ibiltzeko aukera emango liguke. Ongi kudeatuta, diru poltsa bat egin dezakegu aitonaren pisuarekin eta gure seme-alaben etorkizuneko unibertsitate aukerak zabaltzeko aukera emango liguke.

Ez da gurea espekulazio hutsa, ez da gurea enpresa basatienen parekoa. Gurea biharko hemengo belaunaldietarako erabiliko dugu, bizi-proiektu lokal bat du atzetik, diogu, gure balore-sistema konbentzitu nahian. Bizilagunen errendimendu berdina izateko bakarrik, ez gehiago. Etxea hutsik egon beharrean. Aukera paregabea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...