Etxarri Aranazen mediku euskaldunak jartzeko eskatu diote Osasunbideari Udalak eta UEMAk

  • Derrigortasunik ezarrita ez zegoen arren, euskaldunak ziren orain arte Etxarri-Aranatzen aritu diren bi medikuak. Haietako bat joan ondoren, ordea, euskaraz ez dakien mediku bat ekarri dute, eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko helburuz egin dute eskaria Etxarri Aranazko Udalak eta UEMAk.


2022ko apirilaren 08an - 13:01
Etxarri Aranazko osasun-etxea.

Etxarri Aranazko osasun etxean lanean ari diren bi familia-medikuak euskaldunak izan daitezela bermatzeko eskatu diote Osasunbideari Etxarri Aranazko Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Gutun baten bidez egin dute eskaria Silvia Marañon alkateak eta Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak, osasun arreta euskaraz jaso ahal izateko neurriak hartu eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen.

Iazko otsailean gorako errekurtso bat aurkeztu zuen UEMAk, postu horietarako lan deialdiaren harira. Izan ere, bi mediku lanpostu daude Etxarri Aranazko osasun etxean, baina hoietako batek ere ez du hizkuntza derrigortasunik, Etxarri Aranatz eremu euskaldunetako udalerria izan arren.

Pazientea ardatz

Nafarroako 18/1986 foru legeak aitortzen du, hitzez hitz, “Administrazio Publikoekiko harremanetan, euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta berek hautatutako hizkuntza ofizialean harrera izateko eskubidea”. Osasun zerbitzuari zuzenean eragiten dio lege betebehar horrek.

Euskaraz jakiteko derrigortasunik ez zuten arren, orain arte lanean aritu diren bi medikuek bazekiten euskaraz. Haietako bat dagoeneko ez da lanean ari, ordea, eta ekarri duten berriak ez daki euskaraz. Ondorioz, herritarrek ez daukate bermatuta zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera, eta kexatu dira dagoeneko.

“Badakigu [mediku berriak] legalki eskubidea duela postu horretan aritzeko eta arazoa ez dela berea”, azaldu dute UEMAk eta Etxarri Aranazko Udalak. Gogora ekarri dute, ordea, pazientea dela ardatza, eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko, bi familia-medikuak euskaldunak izan daitezela eskatu diote Osasunbideari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude