ETB2: itxi ala birformulatu?


2022ko abenduaren 15ean - 11:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Abenduaren 31n 40 urte beteko ditu EiTBk. Euskararen normalizaziorako tresna nagusi bilakatzeko sortu zen arren, norabidea zeharo galdua du Euskal Telebistak. Gaztelaniazko katea da erreferente nagusia; eta euskara, hutsaren hurrengoa. 1983tik 1986ra ETB euskaraz zen. 1990. urtera arte oreka zegoen euskarazko eta gaztelaniazko programazioan. Gaur egun, haatik, oreka hori guztiz irauli egin da. Eta desoreka horrekin batera, ETBren bi kateen beherakada oso nabarmena izaten ari da.

Azter ditzagun datuak. 2005ean ETB2k %18,4ko ikusle kuota izan zuen, 2021ean, aldiz, %9koa. ETB1en beherakada askoz lehenago hasi zen. 1997an goia jo zuen euskarazko kateak, %7,5eko kuotarekin. 2005ean %5era jaitsi zen, eta 2010etik %2aren bueltan dago, burua altxa ezinik. Azkenik, ETB3 haurren katea dugu. 2008an sortu zenetik haurren kateak ez du inoiz emaitza paregaberik erdietsi, baina 2012. eta 2014. urteen artean lortutako %0,9tik oso urrun dabil azken urteotan. 2022ko datua (2008koa kontuan hartu gabe) sortu zenetik okerrena izan daiteke: %0,15eko batezbestekoa izan baitu orain arte. Zein urruti geratzen diren Super Batek eta Betizuk zituzten bazkide datu bikainak (100.000 eta 75.000, hurrenez hurren), eta haurrentzat erreferente zen programazioa. Halere, ez da harritzekoa horren ikusle kuota txikia izatea, programazioa oso errepikakorra baita, eta haur euskaldunek beste kate batzuetara jo behar izaten dutelako, kapitulu berberak ikusteaz asperturik daudelako.

Euskaraldia momentu aproposa zen telebistan ere hizkuntza ohiturak aldatzeko, ETB2ko programazioa euskaraz eman eta gaztelaniazko eta frantsesezko azpitituluekin eskaintzeko

Emaitza guzti horien arrazoiak bilatze aldera, hurrengo datuak argigarriak izan daitezke:

1.- 2021etik ETBk 504 film erosi ditu: 458 gaztelaniaz, 28 gaztelaniaz eta euskaraz, eta 20 gaztelaniara bikoiztu ditu. Bakar bat ere ez euskaraz. Serieen kasuan, 48 serie erosi dira; horietatik hamazazpi euskarara bikoiztu dira, hamaika gaztelaniara eta 20k gaztelaniako banda zuten.

2.- Nafarroan ETB3 ikusi ezinik jarraitzen dute, nahiz eta EH Bilduk Pedro Sánchezen gobernuarekin lortutako akordioan 2022. urterako ikusiko zela adostu zuen.

3.- ETB2k maiatzetik irailera 130 film eman ditu gaztelaniaz. ETB1ek, ordea, bakar bat ere ez.

4.- Azkenengo hamalau urteetan, ETBk parte hartu duen 208 ekoizpenetatik soilik 70 izan dira euskaraz.

5.- Bikoizleei sei urtean soldata ia %40 jaitsi diete. Soldataren beherakadari orain lan bolumenarena gehitzen zaio. Orain, ETBrako 100 ordu daude esleituta euskaraz bikoizteko. Duela hamar urte 400 ziren, eta ordurako beherakada oso nabarmena zen jada: 1991n 1.589 ordu bikoiztu ziren; 1998an, 536 ordu; 2006an, 470 ordu, eta 2013an; 132 ordu.

6.- Euskaraldian zehar ETBk hamalau film igo ditu Nahieran plataformara, denak erdaraz.

Euskaraldiarekin jarraituz, hamabost egunez Bingen Zupiria jaunak txapa soinean eraman duen bitartean, harrotasunez aipatu du azpidatziak direla bidea, orain arte ildo horretan pausorik eman ez duen arren. Euskaraldian zehar ahobiziak ETBn erdaraz barra-barra entzun ditugu. Beste aukera galdu bat. Euskaraldia momentu aproposa zen telebistan ere hizkuntza ohiturak aldatzeko, ETB2ko programazioa euskaraz eman eta gaztelaniazko eta frantsesezko azpitituluekin eskaintzeko.

ETB2k ez dio euskarari inolako ekarpenik egiten, eta premiazko neurriak hartzeko eskatu nahi diot Eusko Jaurlaritzari: ETB2 itxi ala birformulatzea, alegia

Orain arte ETB2k euskaldunak elkarrekin erdaraz mintzatzen jartzeko gaitasun handia erakutsi du. Noizko erdaldunak euskaran murgiltzekoa? ETB2k ez dio euskarari inolako ekarpenik egiten, eta premiazko neurriak hartzeko eskatu nahi diot Eusko Jaurlaritzari: ETB2 itxi ala birformulatzea, alegia.

Horrez gain, ETB1 eta ETB3 ere errotik aldatu beharko lirateke. ETB1ek kirolak baino zerbait gehiago eskaini behar digu euskaldunoi, eta ETB3k haur euskaldunen erreferentziazko katea izan nahi baldin badu, asko du aldatzeko.

Beraz, ETBk euskaldunak euskaraz aritzera bultzatu behar ditu, eta baita erdal hiztunak euskarara ekarri ere.

Bukatzeko, EiTBn kalitatezko programazioa lortzeko, tokiko sorkuntza izan behar du oinarri, eta nazioarteko puntako edukiak euskarara bikoiztu edota azpidatzi behar dira. Horrez gain, euskararen erabilera maldan behera dagoen honetan, gure hizkuntza eta kulturarekiko atxikimenduaren lanketa berezia beharrezkoa da.

Herria da gorputza; hizkuntza, bihotza. Ez dezagun bihotza gal, arren.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude