ETAren desarmatzearen asteburuan ekitaldi alternatiboa antolatuko du PPk

  • EAEko PPren idazkari nagusi Amaia Fernandezek iragarri du bere alderdiak ekitaldi alternatibo bat antolatuko duela ETA desarmatuko den asteburuan. ETAri “ez” esan zion “gizarte zibilari” eman nahi diote protagonismoa.


2017ko martxoaren 29an - 12:56
Amaia Fernandez EAEko PPren idazkari nagusia. (Arg.: Bizkaiko PP) Amaia Fernandez EAEko PPren idazkari nagusia. (Arg.: Bizkaiko PP)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Fernandezek eman duen prentsaurrekoan esan du ez diotela “propaganda eta parafernalia” emango desarmatzearen ekitaldiari, eta iritzi du “oso kontraesankorra” litzatekeela Eusko Jaurlaritza Baionara joatea, “behar ez duen parafernalia” gehituko liokeelako apirilaren 8ko ekitaldiari.

Erantsi du apirilaren 8an protagonismoa emango zaiola “eduki behar ez duenari”, eta beren asmoa “belaunaldi berrientzako egiazko kontaketa demokratikoan” arreta jartzea izango dela.


ETAren desarmatzea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.