argia.eus
INPRIMATU
ETAren desarmatzearen asteburuan ekitaldi alternatiboa antolatuko du PPk
  • EAEko PPren idazkari nagusi Amaia Fernandezek iragarri du bere alderdiak ekitaldi alternatibo bat antolatuko duela ETA desarmatuko den asteburuan. ETAri “ez” esan zion “gizarte zibilari” eman nahi diote protagonismoa.

Lukas Barandiaran San Roman 2017ko martxoaren 29a
Amaia Fernandez EAEko PPren idazkari nagusia. (Arg.: Bizkaiko PP)

Fernandezek eman duen prentsaurrekoan esan du ez diotela “propaganda eta parafernalia” emango desarmatzearen ekitaldiari, eta iritzi du “oso kontraesankorra” litzatekeela Eusko Jaurlaritza Baionara joatea, “behar ez duen parafernalia” gehituko liokeelako apirilaren 8ko ekitaldiari.

Erantsi du apirilaren 8an protagonismoa emango zaiola “eduki behar ez duenari”, eta beren asmoa “belaunaldi berrientzako egiazko kontaketa demokratikoan” arreta jartzea izango dela.