ETA uda aurretik desmobilizatzea espero du Foro Sozialak

  • Nazioarteko bitartekariek emandako datuetan eta ETAk berak egindako adierazpenetan oinarritzen dira baieztapen hori egiteko.


2018ko urtarrilaren 05an - 10:41
Arg: @ForoSoziala

Uda aurretik ETAk bere ibilbideari behin betiko amaiera emango diola uste dute Foro Sozial Iraunkorreko kideek. Ostegunean Bilbon egin duten prentsaurrekoan eman dituzte xehetasunak, Nekane Alzelai, Teresa Toda, Nazario Oleaga eta Agus Hernanek. ETAko kideak gauzatzen ari diren barne hausnarketa oso garrantzitsua dela uste dute eta desmobilizatzeko erabakia  “aldebakarrekoa” izango dela adierazi dute Foroko kideek.

Terminologiaren inguruan sortu daitezken korapiloak alde batera utzi nahi dituzte. Badakite Espainiako Gobernuak, “desagertzea” eta “desegitea” gisako hitzak entzun nahiko dituela. Foro Sozialak berriz “desmobilizazio” kontzeptua ontzat emango du nazioarteko parametroetan onartuta dagoelako.

ETAren desmobilizazioarekin batera, presoen auzia eta biktimen erreparazioa ditu Foro Sozialak helburu. Norabide horretan pausoak ematen jarraitu nahi dute aurten. Presoen auzian esaterako, EAEn alderdi eta eragileen artean konfiantza sortzeko elkarrizketak abian dituztela adierazi dute eta aste gutxiren barruan emaitzak ikusiko direla adierazi dute. Nafarroan ere eragile eta alderdien arteko elkarrizketak martxan daudela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Foro Soziala
Foro Sozial Iraunkorra: bakearen eta bizikidetzaren aldeko urte bizi batzutako sentimenduak

Gazte-gaztetatik sentitu nintzen gure herriaren egoeraz galdezka. Laster sentitu nuen Euskal Herriaren onerako eta haren balio eta nortasunaren alde lan egiteko gogoa.

80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, hainbat kide elkartzen hasi ginen, hiru hilean behin, hain... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
Foro Sozialak bere bidea amaitutzat eman du, gatazkaren konponbidearen alde hamar urte egin ostean

2013an zehaztutako helburu gehienak lortuta, egungo erronkei tresna berriekin erantzuteko ordua dela uste du Foro Sozialak. Oraindik bidea egiten jarraitu beharra gogorarazi du presoen salbuespen neurriak amaitzeko, Estatuaren biktimak aitortzeko edota memoria eraikitzen... [+]


2022-11-07 | ARGIA
Bolaños ministroari azalpenak eskatuko dizkiote EH Bilduk eta EAJk, Barrionuevoren adierazpenengatik

Asteburuan José Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkarian estatu terrorismoa harro babestu izanak hautsak harrotu ditu. EH Bilduk Espainiako Kongresuan bere agerraldia eskatu du, GALen parte hartze zuzena izan zuela aitortu eta estatu... [+]


Navarra Sumak barkamena eskatu die Zabalza, Arregi eta Rodriguezen familiei

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldia egin zuen asteazken honetan Nafarroako Legebiltzarrean, ETAk borroka armatua amaitu zuenetik egundainoko balantzea egiteko, eta aurrera begirako erronkak azpimarratzeko. Testuinguru horretan egin zuen autokritika UPNko parlamentari Iñaki... [+]


2021-05-11 | ARGIA
"Urrats horrek erraztu beharko luke espetxe-politika normalizatua aplikatzea motibazio politikoko delituengatik kondenatutako pertsonei"

Foro Sozialak "beharrezko urrats" gisa definitu du Espetxe eskumena Jaurlaritzaren eskutara aldatu izana eta "birgizarteratze-plan bat" definitzea eskatu du, "presoei banakako birgizarteratze-ibilbidean (3. gradua eta gizarteratze prozesua)... [+]


Eguneraketa berriak daude