“Eta orain presoak” izango da abenduaren 9an Parisen egingo den manifestazioko leloa

  • Abenduaren 9an Parisen Bakearen Artisauek antolatuko duten manifestazioko leloa aurreratu dute: Eta orain presoak. "Milaka herritar Parisen biltzea ezinbestekoa da; gaurdanik data gorde zure agendan", adierazi dute.


2017ko uztailaren 5ean - 16:13
Luhusoko 'Bakearen artisauen' atxiloketak salatzeko Baionan egindako manifesazioa. (Arg: Lander Arbelaitz)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondoko hilabeteetan, desafioa elementu konkretu hauek irabaztea izango dela uste dute:

Euskal presoen hurbiltzea, eri diren presoen askatzea, kartzelaldi dispositiboen aplikazioa eta zuzenbide arrunten zigor arintzea. "Hitz batez, salbuespen egoeraren bukaera, euskal presoen gaiaren konponbide global baten bidean".

Apirilaren 8ko egunaren ondotik, "Euskal Herrian bake justu eta iraunkor bat lortzeko" beste urrats bat eskatzen dute.

Azpiko irudi hau zabaldu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.