Eta konturatzerako, 2016

  • Donostiako Kultur Hiriburuaren etorreraren aurreko urtea izan da 2015.a eta Donostian behintzat, titular askorako eman du.


2016ko urtarrilaren 03an - 16:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2016. urte estreinatu berri honetan gertakizun horrek protagonismo handia izango badu ere, bada kulturarik ebento horretatik harago ere.

Iazko urteak txapeldun berria utzi zuen Gipuzkoako bertsolarien plazan. Anarik hainbat urtetako isiltasun diskografikoa hautsi zuen urtea ere izan zen. Eta Oskorri berriz, behin betiko isildu zen lau hamarkadako ibilbidearen ondoren.

Literaturan, ez ahazteko moduko balentria egin zuen Xabier Olarrak James Joyceren Ulises euskarara itzulita.

Urteak eman du kultur eztabaidetarako ere. Horietako batzuen lekuko izan da ARGIAren irakurlea: reggaetoia matxista ote den, ezkertiarrek kulturaz paso egiten ote duten edo ea zer etorkizun duen ohiko argazkilaritzak Instagram nagusi den garaiotan. Donostia 2016ak berak sortu dituen eztabaidak ez aipatzearren, noski.


Eguneraketa berriak daude