Estrasburgoko Auzitegiak zigorra ezarri dio Espainiari, presoen xedea baina ez da bete

  • Zigorra ezarri izanaren arrazoia hauxe da: presoen babes helegiteak ez onartzea. Presoen eskaera aspalditik dator, eta udaberrian bertan behera gelditu zen. Estrasburgok hamasei presoren zigorrak batzeko eskaera artxibatu zuen.


2019ko azaroaren 26an - 14:59
Estrasburgoko auzitegiko presidente Guido Raimondi, Espainiako presidente Pedro Sanchezekin.

Estrasburgoko auzitegiak iragan ekainean norabide berean hartu zituen erabaki antzeko bi. Hamasei euskal presok eskatu zuten Frantzian betetako zigorrak aintzat hartzeko Espainiako Estatuan: Estrasburgoko Auzitegiak berriz honela ebatzi zuen “Auzitegi honen ustez ez dago justifikatuta eskariak aztertzen jarraitzea”.

Azaro honetan, ordea, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du eskaera horien gaineko babes helegiteak modu sistematikoan atzera botatzeagatik.

EFE agentziaren arabera, Estrasburgoko Auzitegiak Ismael Berasategi eta Rufino Arriaga presoen “segurtasun juridikoa urratuak” izan direla ebatzi du.

Edonola dela ere, funtsean, Estrasburgoko auzitegiak iraganean hartutako bidean segitzen du. Frantziak Espainiaren erabakia babestu baitu, hau da, ez ditu zigorrak kontuan hartzen ez hartuko ere. Arriagak eta Berasategik Frantzian betetako zigorra aintzat hartzeko eskatu zuten, Espainiako zigorra gutxitzeko helburuz, eskaera baina ezerezean geratu zen, onartu gabe.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude