1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Agirre Lehendakariaren kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak jasotzen, Elixabete Lopez de Gereño andereño zutela. Hurrengo ikasturtean, 1964-1965ean, Estibalitz ahizpak lagundu zion klaseak ematen eta lekukoa hartu zion Deustuko Ikastolaren eraketa prozesuan.
Lehendik ere, Iralabarrin izan zen irakasle, Frantziskotarren komentuan zegoen ikastola ezkutuan. Hezkuntza inspektore baten salaketaren ondoren, 1959an itxi zuten, eta partaideei isun handiak ezarri. Estibalitzek, esaterako, 10.000 pezeta ordaindu behar izan zituen, eta egun batzuk atxilotuta egon zen. Gainera, poliziak etxeko telefonoa zulatu ziela kontatu digu bere anaia Sabinok.
Esan bezala, 1964an hasi zen Gereño Agirre Lehendakariko etxean klaseak ematen, oraindik maistra titulurik ez zuela. Bera merkataritza-peritua zen, eta gerora egin zituen magisteritza ikasketak. Azaola-Gereñotarren familiak beti egon dira euskal kultura indartzeko eta hedatzeko lanean, eta, horregatik, hartu zuten ikastolaren proiektua etxean abiatzeko hautua.
Ikasturte amaieran Hezkuntza Ikuskaritzaren bisita izan zuten, eta horrek legezko erregularizazioa eskatu zuen. Ondorioz, uda horretan bertan lokal baten bila hasi ziren irakasle eta gurasoak. Done Petri parrokiakoek utzitako lokal txiki batean hasi zuten hirugarren ikasturtea eta Estibalitz izan zen andereño eta kudeatzaile bakarra.
Estibalitz Agirre Lehendakariko etxean
Pixkanaka, gero eta ikasle eta irakasle gehiago batu ziren proiektura. 1968an haur-eskola jarri zuten martxan, eta Guraso Asanbladaren eskariz, Gereño Pedagogia Zuzendari izendatu zuten. Aldi berean, Pasiotarren parrokiak (San Felicisimo) utzitako lokal batean haurtzaindegia sortu zuen guraso talde batek.
Legeztatzea aurrera eramateko Hezkuntza Ikuskaritzarekin hasi ziren berriro harremanetan, aurretik aurkeztutako dokumentazioa galdu baitzen. 1969ko ikasturtea 150 ikaslerekin hasi zuen Deustuko Ikastolak. Haurtzaindegia Done Petrin geratu zen Abaitua andereñoaren esku, eta San Felicisimon bost ikasgela osatu ziren, Ozamiz, Jaio, Castresana, Beaskoetxea eta Gerrikabeitia irakasleekin. Estibalitz ez zen haiekin San Felitzisimora mugitu, gurasoak zaintzeko erabakia hartu eta andereño lana bukatutzat eman zuelako.
Urteak eman zituzten horrela, beste eraikin bat bilatzen zuten bitartean. Udalarekin jarri ziren harremanetan eta hainbat bide aztertu ondoren, 1986ko irailean gaur egun dagoen eraikinera mugitu ziren. Bidea ez zen xamurra izan, ordea. Kontuan hartu behar da Udalak erosi behar izan zituela lur sail eta eraikinak, Eusko Jaurlaritzaren esku utzi, eta azken horrek ikastetxe berria eraiki. Erakunde publikoek ez zuten begi onez jo entitate “pribatu” baten esku uztea lokal horiek, baina azkenean onartu egin zuten, ikastolak sare publikoan sartzeko legea bideratu zelako eta Deustuko Ikastolak bertan sartzeko borondatea adierazi zuelako.
Hortaz, instituzioekin bost urtetan harremanetan egon ondoren eta hainbat zailtasun gainditu ostean, 1986ko irailean Deustuko Ikastola gaur egungo eraikinera pasatu zen, birmoldatutako Beltran y Casado, S.A. lantegiaren alde batera, alegia. 1933an sare publikoan sartzeko aukera izan zuen eta geroztik eskola publikoa da Deustuko Ikastola. Horixe guztia, besteak beste, Estibalitzen aleari esker.
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Kanbon egin duten urteko biltzar nagusian ontzat jo dute lizeo berriaren garapenari buruzko txostena. Donapaleuko ikastolaren ondoan egongo da, eta hasiera batean 180 ikasle hartu ahal izango ditu, Seaskako arduradunen arabera. Lizeo berriaz gain, urteko biltzarrean azken... [+]
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.