Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
“Erdisotora jaitsi nintzen afaria prestatzera eta gas usain jasanezinarekin egin nuen topo. Itsumustuka jaitsi nintzen, jakin bai bainekien egoera horretan ez dela piztu behar ez argirik ez linternarik. Sukaldeko gasaren lau aginteak guztiz irekita zeuden, itxi egin nituen, leihoak ireki nituen eta gora igo nintzen... Gasaren aginteak ez dira bakarrik irekitzen. Zein azalpen eman zuen eraikineko segurtasunaz arduratzen zen Guardia Zibilak? Bat bera ere ez. Gu desagerrarazteko prestatuta zegoen hori”.
Urtarrilean argitaratuko den Guerra sucia y abusos de poder. La quiebra de los imperativos morales (Gerra zikina eta boterearen abusuak. Agindu moralen haustura) liburuko pasarte bat da aurreko hori. Luis Castells historialariak eta Soziologia eta Zientzia Politikoetako katedradun Izaskun Sáezek idatzitako liburua da, eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuaren Zentroak argitaratutakoa irakaskuntzan memoriaren testuinguruan erabili ahal izateko.
Liburuan, Espainiako Estatuak ETAren aurka bideratu zuen gerra zikinaren bilakaera, eta segurtasun indarren abusuak eta torturak aztertzen dira El Diario Vasco-ko Alberto Surio kazetariak asteazken honetako albiste batean azaltzen duenez. Liburuaren lehen zatian Batallon Vasco-Español eta Triple A talde parapolizialen jarduera aztertzen da, eta bigarrenean GAL eta talde horrek estatu aparatuekin zuen lotura.
Suriok dioenez, liburuak deskribatzen du nola estatua Frankismotik demokraziara iragan zen, baina egiazki Frankismoarekin apurketarik egin gabe, bereziki armadan eta Polizian. PSOEko buru Felipe Gonzálezen agintearen amaieran Juan Alberto Belloch iritsi zen Espainiako Gobernura Barne eta Justizia Ministro gisa, eta hark Margarita Robles Barne Estatu idazkari izendatu zuen, Juan Luis Ibarra Ministerioko idazkari eta Juan Mari Jauregi Gipuzkoako Gobernadore Zibil.
Liburuaren egileen aburuz, izendapen horiekin segurtasunari lotutako estatu aparatua “garbitu” nahi zen eta argia ekarri ordura arte iluntasuna nagusi zen eremura. Estatuko beste sektore batek, aldiz, legez kanpoko ETAren aurkako borroka hori ezkutuan mantendu nahi zuen eta bi sektoreen arteko lehia eman zen. Testuinguru horretan kokatu behar da Maixabel Lasak aipatzen duen pasartea.
GAL ikertzen zutenen aurkako mehatxuak
Liburuaren arabera, Espainiako Gobernuko aipatu agintari berri horiek argi zuten GALen ikerketa bultzatuko zutela, eta horrela egin zuten. Estatuko estoldetako sektoreek, aldiz, hasieratik utzi zuten argi ikerketa guztiak oztopatuko zituztela, horretarako edozein bide erabilita: “Ohikoak izan ziren lekukoei egindako mehatxuak, eta batzuetan erasoak edo eroskeria ere egon ziren; 50 milioi pezeta eskaini zizkioten babestutako lekuko bati)".
Liburuan deskribatzen da Lasa eta Zabala auziaren ikerketa bideratu zuen Polizia Judizialaren buru Enrique de Federicok bere familia babesteko neurriak eskatu zituela; bere alabetako batek mehatxuak jaso zituen eta haren etxera sartzeko ahalegina ere egin zuten. Polizia buruaren testigantza ere jaso dute egileek: “Barne Ministerioaren presio handiak jasan nituen eta segurtasun indarretako kideen mehatxuak (...) Ohartu nintzen Guardia Zibilean ez nuela inongo laguntzarik jasoko eta hala esan nien nire agintariei. Gertatutakoa ikertzen saiatzen ginen guztioi oztopoak jartzen zizkiguten, hori horrela zen. Ez hori bakarrik, arriskuan ginen”.
Juan Mari Jauregi 1994an izendatu zuten Gipuzkoako Gobernadore Zibil, eta 1996an kargugabetu zuten, PPk hauteskundeak irabazi ondoren. Espainiako Gobernuak emandako lanarekin Txilera joan zen ondoren eta 2000. urtean ETAk Tolosan hil zuen, bere herrira (Legorreta) bisitan itzuli zenean. Bere emazte Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko zuzendari ohia izan zen Eusko Jaurlaritzan. Juan Mari Jauregi ETAko kide izan zen Frankismoan, espetxean ere izan zen horregatik, gero PCEko militante egin zen eta 1980ko hamarkadaren amaieran PSE-EEra jo zuen.
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Milaka pertsona batu ziren larunbatean Bilbon, Euskal Herri libre eta burujabea eraikitzeko aldarrikatzeko. Ikurrinez eta Nafarroako banderez bete zuten Autonomia kalea arratsaldeko mobilizazioan.
Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.