Galiziako A Lamako espetxean izan da azken urteotan preso. Hamar urte eman ditu giltzapean kale borrokako ekintza zenbait egozten zizkiotelako. Iturramakoa da Ijurko eta harreman estua du baita Etxarri Aranatzekin ere.
Hamar urte betetzearekin batera zabaldu dizkiote espetxeko ateak Hodei Ijurkori. Espetxean izan da urteotan guztiotan kale borrokako zenbait ekintza egitea leporatuta. A Lamako kartzelan izan da urte gehienetan, Galizian. Pontevedraraino hurbildu dira senitarteko eta lagun ugari espetxetik irten bezain laster harrera egitera. Goizaldean utzi dute aske eta Etxarri Aranatz bidea hartuko dute. 20:00etan iragarria dago bizilagunek harrera egitea herrian. Bihar, ostiralarekin, Iturrama auzoan hartuko dute Ijurko 19:00etan.
Hamar urte kartzelan
Hodei Ijurko gaztea kartzelan sartzeko agindu zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile izandakoak, Segi legez kanpoko taldeko kidea izatea, "atentatu terroristan" parte hartzea, lehergailuak izatea eta "txikizioak" eragitea leporatuta. Ijurkok ukatu egin zituen akusazioak eta ez zuen deklaratu nahi izan epailearen aurrean. Soto del Realeko espetxean sartu zuten lehenengo.
Foruzainek atxilotu zuten Iruñean, euren auto bati eraso egin ziolako, ustez. Atxiloketa unea "bortitza" izan zela salatu zuen Askatasunak eta, besteak beste, buruan jaso zuen kolpe baten ondorioz bederatzi puntu eman zizkioten Ijurkori. Askatasunak esan zuenez, foruzainak "Espainiako estrategia errepresiboaren zerbitzura" daude. "Errepresioaren bidez bere proiektu politikoa inposatzeko asmo argiak ditu UPN alderdi frankistak, eta horretarako dituen tresna guztiak erabiliko ditu, bortizkeriaren eta inposaketaren logikan betiere".
>>> Artikulu hau Euskalerria Irratiak plazaratu du bere webgunean. CC-By-SA lizentzia baliatuta ekarri dugu gurera.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.