Polizia ikerketa adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela esan du 78ko Sanferminak Gogoan plataformak

  • Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 19an - 13:05
78ko Sanferminak Gogoan plataformak Katakrak liburudendan emandako prentsaurrea. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Adierazpen askatasunaren kontrako erasoa. Hori da 1978ko sanferminetan izandako polizia errepresioa salatzeko jarritako pankarten kontra ekitea eta "estatua kalumniatzea" egoztea. Uztailaren 13an jaso zuten 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kideek abisua, deklaratzera deitu zituzten pankartak balkoietan jartzeko beren etxea eskaini zuten herritarrak. Estatu krimena edota Inpunitateari stop zioten leloek.

Presen Zubillagak, 78ko Sanferminak Gogoan plataformaren izenean, esan du elkarteak "%100ean" bere egiten duela pankarten ardura: "Diseinua, sorkuntza, jartzea... Horregatik, ez du zentzurik beste inori inongo ardurarik eman nahi izatea, horiek balkoietan eta etxeetan jartzeagatik". Azaldu duenez, eragilearen sinboloa eta sinadura dauzkate pankarta guztiek. 

40 urte inpunitatea salatzen

Gainera, oroitarazi du urte osoan martxan egon dela Stop inpunitatea kanpaina, German Rodriguezen heriotzaren 40. urteurrenean. Horren helburua izan da 1978an gertatutakoa argitara ematea: hamaika zauritu, bi hildako (bat Donostian) eta hiria goitik behera jazarria izan ziren.

78ko Sanferminak Gogoan taldearen bozeramaile gisa aritu da Sabino Cuadra ere eta Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari José Luis Arastiren partetik pankarten kontrako maniobrak jasotako babesa salatu du.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia medio ARGIAra ekarri dugu


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Enegarrenez eraso diote German Rodriguezen plakari

Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez


Martín Villa auzipetua, eta espainiar trantsizioa auzitan

Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.


Martín Villa
Frankismoaren krimenengatik erantzuteko ordua

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]


Eguneraketa berriak daude