Espainiako Hezkuntza Legea aldatzea onartu du Madrilgo Kongresuak

  • Espainiako estatuak Hezkuntza Lege berria edukiko du laster, baldin eta espero bezala Senatuak argi berdea ematen badio: 2013an PPk ezarritako LOMCE indargabetuz, Kongresuak ostegunean onartu du gehiengo oso estu batekin Isabel Celaak aurkeztu proiektua. Aldaketa nabarmenen artean, gaztelania ez dela aurrerantzean izango hezkuntza sistema barruko komunikazio hizkuntza derrigorrezkoa.


2020ko azaroaren 20an - 06:43
Isabel Zelaa Hezkuntza ministro espainiarra Madrilgo Kongresuan azaroaren 19an. (Argazkia: Europa Press)

Celaa legea ere deituko zaio –sustatzaile nagusia izan duen Isabel Celaa ministro sozialistagatik– nahiz eta ofizialki LOMLOE duen izena; 2013tik indarrean egon den LOMCEren lekua hartuko du. Aurrera ateratzeko bere alde eduki ditu PSOE, Unidas Podemos, ERC, EAJ eta Mas Pais, Equo, Nueva Canarias eta Compromisen botoak. Kontra bozkatu dute PP, Ciudadanos, VOX, UPN, Coalicion Canaria, PRC eta Foro Asturiasek eta abstenitu egin dira EH Bildu, Junts per Catalunya, BNG, Teruel Existe eta CUP.

Aldaketa nabarmen batzuk ekarriko ditu Espainiako estatuko ikastetxeetara. Erlijioa ez da orain notarako kontatzeko asignatura izango eta hori ikasi nahi ez dutenek ez dute ordezko beste ikasgairik hautatu beharko; gai honen inguruan luzaz borrokatu dira eskuina eta ezkerra. Bestalde, hizkuntza propioa daukaten autonomia erkidegoetan gaztelania ere ez da hemendik aurrera izango ikastetxeetan derrigorrezko komunikazio hizkuntza eta Madrilek horietan curriculumaren erdia ezarriko du, ez gehiago.

Batxillergora iristen diren gaztetxoek aurrerantzean hiru ereduren ordez lau izango dituzte aukeran: lehendik aukerak baziren zientzia eta teknologia, giza eta gizarte zientziak eta artea, orain "orokorra" deitua ere eskainiko zaie, zientzia eta letratako gaiez osatua. 0-3 urteko haurren hezkuntzarako leku publiko gehiago jarriko dituzte. Itunpeko ikastetxeei dagokienez, erakunde publikoek ez diete lurzoru publikorik emango eta ez dute diru laguntza publikorik jasoko baldin eta sexuaren arabera banatzen badituzte ikasleak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Kanpaldien lehen garaipenak iristen hasi dira Israelekiko boikot akordioekin

Besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko klaustroak Israelekin harreman instituzionalak etetearen alde bozkatu du. Dublingo Trinity College ikasle mobilizatuekin akordio batera heldu da Israelekin “harremana hausteko norabidean lan egiteko”. Ikasle Abertzaleakek... [+]


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Eguneraketa berriak daude