JARRAIPENA | PSOE irabazle eta gobernua norekin osatu hautatzeko aukera du

Zuzeneko jarraipena
  • Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak apirilaren 28ra aurreratu zituen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, PP, Ciudadanos eta Vox alderdien manifestazio baten atarian. Ikusteko dago eskuineko bloke horrek gobernua hartzeko adina indar daukan bozen ondoren ala egun agintean den PSOEk eutsiko dion botereari. Euskal Herrira begira ere hauteskunde bereziak dira, lurraldetasunaren auzia baita kanpainako iltzeetako bat. Egunean zehar gertatzen dena kontatuko dizuegu jarraipen honetan.


2019ko apirilaren 29an - 01:23
Gakoak
Europako eskuin muturreko alderdiak
EH Bildu “helburuak bete” izanagatik pozik

EH Bildu “helburuak bete” izanagatik pozik agertu da. Gauzak estu izan dituztela onartu dute, baina hala ere ordezkaritzak lortu dituztelako positiboki mintzatu dira. Nafarroan horrenbeste zorte izan ez duten arren, kanpoko botoen emaitza jakiteko zain geratzen direla adierazi dute. Apirilaren 28ko emaitzok maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira tranpolin bikaintzat jo dituzte.

Arnaldo Otegik “emaitza historikotzat” jo ditu jasotakoak: “ Lau diputatu ditugu, senadore bat, eta bosgarrena oraindik lehian Nafarroan”. Bere lehen hitzak Espainiar eta Frantziar espetxeetan preso dauden euskal preso politikoei eskaini nahi izan dizkie, emaitzak berenak ere badirela esanez. Kataluniako ERC alderdia zoriondu du ostean.

Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 75.000 boto gehiago izan dituztela azpimarratu du, eta hori horrela, “norbait garaile baldin bada gaur Euskal Herrian, hori EH Bildu eta ezker independentista” dela gehitu. “Gureak ez diren hauteskunde batzuen markoan (…) inkesten kontra, komunikabideen kontra, medioen kontra” borroka egin dutela nabarmendu du, eta heldu diren tokira heldu direla Euskal Herrian “ezker independentistak sustraiak ondo errotuta” dituelako.

Espainiako eskuin erreakzionarioari bidea moztu zaiolako positibo agertu da, baina gogorarazi du joera erreakzionario horrek hor jaraitzen duela. Ezker subiranistak etorkizuna, esperantza eta segurtasuna errepresentatzen dituela gehitu du, “ez bakarrik eskuinari aurre egiteko segurtasuna, baita jendearen bizitza hobetuko duten eta plurinazionalitatea zein herrien subiranotasuna aitortuko dituen alternatibak sortzeko segurtasuna ere. Hori da guk errepresentatzen duguna, eta hori da gaur garaile atera dena”. “Emaitza hauek inteligentziarekin, determinazioarekin, irmotasunarekin eta pazientziarekin kudeatuko ditugu”, zin egin du.

Euskal Herrira olatu ezkertiar, feminista, independentista, errepublikazale eta presoan aldekoa heldu dela adierazi du, Espainiako kongresura eta senatura ere helduaraziko dutena. “Baina gero, eta bihartik aurrera, olatu hori hemengo instituzioetara ere heldu behar da”, aipatu du. Gaur ospakizunei bide eman arren, bihartik aurrera olatu hori “udaletara, aldundietara eta toki guztietara” eramateko lanean jarraitu beharra azpimarratu du.

Gipuzkoan EAJk lortu du boto gehien eta EH Bilduk diputatu bat gehiago 2016an baino

Gipuzkoan parte-hartzea 11 puntu igo da (%74koa izan da). EAJk jaso du boto gehien (119.106. 2016an baino 34.091 gehiago) eta EH Bilduk eta PSE-EEk ere botoetan gora egin dute: EH Bilduk 95.901 boto lortu ditu, 2016an baino 26.073 gehiago, eta horri esker bi diputatu izango ditu, aurrekoetan bakarra izan zuenean. PSE-EEk 77.128 boto jaso ditu (2016an baino 25.679 gehiago) eta diputatu bat izango du, 2016an bezala.

Elkarrekin Podemosek galdu ditu boto gehien, eta 2016an lehen indarra izan zenak ez du diputaturik atera Gipuzkoan (2 izan zituen 2016an): 70.671 boto lortu ditu, 2016an baino 33.895 gutxiago.

Eskuin espainiarrak guztira behera egin du: PPk 20.613 boto atera ditu (2016an baino 14.699 gutxiago), Ciudadanos mantendu egin da (11.723 boto atera ditu, 2016an baino 40 boto gehiago) eta Vox alderdi ultraeskuindarrak 6.683 boto lortu ditu.

 

Javier Esparza (UPN): "Barkosen gobernuak iraungitzen data du, maiatzaren 26a"

UPNko buruzagi pozik agertu da emaitzekin eta egoera gaitz honetan egin behar zena egin dutela, alderdi desberdinak batu. Oraingo emaitzetan baino, ordea, datorren maiatzaren 26ko Foru Hauteskundeetan jarri du begia zertara doazen argi utziz: "Hauteskundeek berriz erakutsi dute Nafarroa ez dela nazionalista. Eta mezu argi bat Uxue Barkosen Gobernuari: 2019ko maiatzaren 26an du iraungitze data".

 


 

 

 

Galizan PSOE irabazle eta PP lehenbizikoz galtzaile

PSOEk 10 diputatu lortu ditu Galizan, 8 PPk, 2 Ciudadanosek eta beste 2 Unidas-Podemosek. Azken hau duela hiru urte En Marea koalizioarekin bat eginda joanik, 5 lortu zituzten. Oraingoan, En Marea %1,08an geratu da. BNG alderdi abertzaleak lortu du duela hiru urteko emaitza bikoiztea, baina %5,7 boto lortu arren diputatu gabe geratu da.

Pedro Sanchez: "Gure ezker ideietatik eskua luzatuko diegu jarrera politiko guztiei"

Pedro Sanchezek adierazpen hauek egin ditu Ferraz kalean, Madrilen:

"Alderdi sozialistak hauteskundeak irabazi ditu, eta horrekin etorkizunak irabazi du eta iraganak galdu du. Parte hartze handi horrekin garbi gelditu da Espainiak demokrazia sendoa duela, hainbeste milioi pertsonak bozkatu duelako demokraziaren defentsan, bere eskubideen defentsan. Aldarrikatu behar dugu demokrazia, demokraziaren defentsa, azken 40 urteetan denen artean konkistatu ditugun eskubideen defentsa.

Espainiar denek hainbat mezu bidali ditugu: ez dugu inboluziorik nahi, ez atzera pausorik, herrialdeak aurrera egitea nahi dugu. Europari eta munduari bidali diogun mezua da irabazi ahal zaiola eskuin muturrari. Eta espainiarrek argi erakutsi dute hurrengo 4 urteetan herrialdea PSOEk lideratzea nahi dutela.

Hauteskundeak irabaztea eta gobernatzea zen gakoa, eta hauteskundeak irabazi ditugu eta Espainia gobernatuko dugu. Kanpaina osoan zehar esan dugu hiru helburu nagusiak direla aurrera egitea justizia sozialarekin (desberdinkeria gainditzea), aurrera egitea elkarbizitzan (bukatzea konfrontazio territoriala), eta aldarrikatzea ejenplartasuna eta bukatzea korrupzioa.

Hiru desafio horietarako, bi gauza esan nahi ditut: Gobernu sozialista espainiar denen gobernua izango da, eta ni denen presidentea. Eta bigarrenik, gure ezker ideietatik eskua luzatuko diegu jarrera politiko guztiei".

"Riverarekin ez!"

Aurrean zuen jendetzak "Riverarekin ez!" oihuka erreakzionatu du, Ciudadanosekin paktua egiteko susmoa hartuta lehendakariaren azken hitz horiei. Horren aurrean, Sanchezek esan du: "Guk ez dugu beraiek bezala jokatuko, guk ez dugu kordoi sanitariorik jarriko, alderdi sozialistari besteek jartzen dioten bezala. Jarriko dugun baldintza bakarra izango da konstituzioa errespetatzea".

EHBildu: "1.300.000 boto lortu ditugu ezkerreko subiranistok"

EHBilduk ospatu du Aizpurua, matute, Iñarritu eta Ruiz de Pinedo Madrilgo Kongresura eramatea lortu izana eta aldarrikatu du berenei ERCrenak gehituta 1.300.000 boto lortu dituztela ezkerreko subiranistek:

 

Torra presidentak zoriondu ditu Junqueras eta Front Republica, bere alderdi JxCatez gain

Oriol Junqueras eta ERC zoriondu ditu Katalunian garaile garbi izan direlako, Front Republica –CUPeko zati batek hauteskundeetara aurkeztea deliberaturik– diputaturik lortu ez arren emaitza nabarmenak eskuratu dituztelako, eta Torraren hautagaitza den JxCati konfidantza eman dioten guztiak ere bai.

 

Elkarrekin Podemos: "Ea Sanchezek gobernu aurrerakoia sortzen duen, tentaldi laranjetan erori gabe"

Lander Martinezek (Elkarrekin Podemos) balorazio hau egin du emaitzak jakin ostean:

"Gaurko albiste ona da eskuinek ez dutela batura ematen, inongo modura. Hurrun daude gehiengotik. Orain pilota PSEren eskuetan dago, ea Pedro Sanchezek hauteskunde kanpainan emandako hitza beteko duen, gobernu aurrerakoia sortzea eta Ciudadanosekin ez ituntzea, tentaldi laranjetan erori gabe".

Navarra Sumak irabazi du baina ez du ezer gehitu

Navarra Sumak irabazi ditu hauteskundeak Nafarroan, baina ez du ezer gehitu eta 2016ko 106.000 boto atera ditu orain ere bai. PSN izan da asko irabazi duena, eta berriz frogatu da estatuan polarizazio handia dagoenean eta partehartzea handitzen bada, Nafarroan PSNk gora egiten duela nabarmen. Eta estatuan bezala, Elkarrekin Podemosek jaitsiera oso esanguratsua izan du, baina oraindik boto asko ditu Nafarroan. Ondorioz hiru alderdi hauen artean banatu dituzte eserlekuak: 2 UPN, 2, PSN eta 1 E.Podemosek. Azken unera arte lehia handia egon da PSN eta EH Bilduren artean, baina azkenean PSNk eraman du ia 390 botoren aldearekin, %99,76 kontatua zegoenean. Datu hauek oraindik alda daitezke falta den koska horrekin eta atzerriko botoarekin. Geroa Baik ere hobetu ditu emaitzak, baina berrikuntza da Vox duela atzean gertu samar 17.000 botorekin.  

Arnaldo Otegik egin du EHBilduren emaitza oso onen balorazioa

Dio Otegik EHBilduren garaipen hau olatu gisa doala Madrilera, orain arte seguruak diruditen lau diputatuekin eta ahal bada Nafarroako laugarrenarekin, zeinaren izendapena izango omen litzatekeen "justizia poetikozkoa".

 

EAJ: "Kriston garaipena izan da"

Andoni Ortuzar pozik mintzatu da emaitzen balorazioan. Araban lehen aldiz irabazi dutela esanez hasi da, eta eskerrak emanez. Kanpaina ezberdina izan da Euskadin beren hitzetan, "eduki eta tono eraikitzaile batekin, Espainian izan duen amorru eta tentsioarekin kontrastatuz. Gainera, Euskadi abertzalea da eta abertzale bozkatu du".

EAJren iritziz "nabarmen ikusi da Euskadin gehiengoren borondatea eta estatukoa guztiz ezberdina dela. Hemen eskuinaren eta muturreko eskuinaren botoa hutsaren hurrengoa izan da eta asko pozten gaitu, gure garaipena bezala. Azpimarratu nahi dugu parte hartze handia izan dela eta hori albiste ona da. Herritarrek politikareko duten interesa erakusten du. EAJren garaipenak balio handiagoa du. Euskadik mugiarazten gaitu. Herri desberdin honetatik, apaltasun osoz, politika egiteko eta pertsonei eusteko, prest gaude era baikorrean jarduteko. Gure egitaraua jakina da eta eskua luzatzen dugu elkarrizketaren bidez akordioak lortzerko. Gure ordezkaritza Euskadiren zerbitzura, autogobernuaren zerbitzura, bestelako estatu eredu baten alde. Orain agertoki berri bat zabaltzen da. Behar dugu benetako borondatea elkarrizketarako eta aro berri bat zabaltzea. Euskadiren nazio aniztasuna zabaltzea behar dugu".

Pablo Iglesiasek iragarri du Pedro Sanchezekin bilduko dela

Eta eskatuko diola definitzeko, ea ezkerreko gobernu bat nahi duen. 71 diputatutik 42ra jaitsi da hauteskundeotan.

Araban EH Bilduk irabazi dio eserlekua PPri eta Maroto kanpoan geratu da

Araban EAJk irabazi du 40.199 botorekin, bigarren PSE izan da 39.595 botorekin, hirugarren Elkarrekin Podemos 31.346rekin eta laugarren EH Bildu geratu da (24.687). PP geratu da bosgarren, eta Javier Maroto eserlekurik gabe geratu da.

Arabako datuak, %100 zenbatuta.

Horrez gain, herri nagusietan hemen gertatua azpiko txioetan duzue laburtuta:

Gasteiz

1. PSE-EE: 31.952 (+10.399)
2. EAJ: 26.495 (+9921)
3. E. Podemos: 24.073 (-14.830)
4. PP: 20.232 (-7.864)
5. EH Bildu: 15.595 (+5.801)
6. C's: 5.860 (-1.163)
7. Vox: 4.439 (+4.211)

Amurrio

1. EAJ: 2148 (+516)
2. EH Bildu: 1.314 (+539)
3. PSE-EE: 1.036 (+444)
4. E. Podemos: 989 (-924)
5. PP: 310 (-186)
6. Vox: 152 (+128)
7. C's: 103 (-31)

Agurain

1. EAJ: 729 (+218)
2. EH Bildu: 705 (+261)
3. E.Podemos: 385 (-360)
4. PSE-EE: 359 (+117)
5. PP: 136 (-68)
6. C's: 45 (-6)
7. Vox: 33

The Guardian: "Sanchezek eskuak libre dauzka gobernatzeko independentista katalanen laguntza barik"
The Guardian: "Sanchezek eskuak libre dauzka gobernatzeko independentista katalanen laguntza barik"
Katalunian ERCk irabazi du, PSC bigarren eta JxCat

Botoen %80a baino gehiago zenbatuta, eta inkesta batzuek iragartzen zutenaren kontrara, ERC diru garaile garbia Katalunian. PSCk lortu du atzeraka urteotan markatutako lerroa behingoz etetea, baina lehen indarra izatea lortu gabe. Badirudi sozialistek bereganatu dituztela En Comú Podem (Unidas Podemos Espainian) koalizioak galdu dituen botoak. Eta Carles Puigdemonten JxCatek garbi galdu du ERCrekin lehian zeukan lidergoa Kataluniako independentismo politikoan, laugarren indar bilakatuta.

Nafarroan %100 zenbatu arte, hobe denak isilik

Funtsean PSNri eta EHBilduri begira daudenak, alegia. Lehia gogorra boto bakan batzuen inguruan, PSNek bigarren diputatua edukiko duen ala EHBilduk kenduko dion erabakitzeko

Kontaketa %90era hurbiltzen, EHBilduk bana kentzen die PPri Araban eta PSNri Nafarroan

Hori horrela balitz, Iñaki Fernandez de Pinedo ezker abertzaleko kide historikoa eta Altsasuko gazte presoetako baten ama Bel Pozueta diputatu izango dira Madrilen.

Zundaketak beti zundaketa, galdetu bestela Voxen jarraitzaileei

Pozarren zihoazen Madrilgo Margaret Thatcher (hori izena!) plazara, azken orduko inkestek 36-38 diputatu iragartzen zizkielako. Boto errealen kontaketa aurrera joan ahala, ordea, 30 azpitik dabiltza. Eskainu asko eta boto izugarri, egia esan, agertu berria den alderdi batentzako. Baina halako eztia ezpainen puntan eduki ostean...

EAEn botoen %42,18 zenbatuta

... hona emaitzak eserlekutan: PNV 6, PSE 4, Elkarrekin-Podemos 4, EH Bildu 4

EAEn botoen %42,18 zenbatuta

... hona emaitzak eserlekutan: PNV 6, PSE 4, Elkarrekin-Podemos 4, EH Bildu 4

Navarra Suma 2, PSN 2 eta E. Podemos 1, RTVEko inkestaren arabera

Espainiako telebista publikoaren sondeoaren arabera Navarra Sumak (UPN, PP eta C's) bi eserleku lortuko lituzke Nafarroan, botoen %29rekin; PSNek 2, botoen %28arekin eta Elkarrekin Podemosek eramango luke 1, %20arekin. EH Bilduk %9 lortuko luke eta, beraz, ez luke ordezkaritzarik.

 

Valentziar Erkidegoan gobernua jokatu da gaurko hauteskundeetan

Eta telebista publikoek aipatzen duten inkestaren arabera (GAD3 enpresak egina) ezkerreko eta eskuineko indarrak parean geratuko lirateke hango Gorteetan.

Mapa: Lurralde bakoitzeko irabazleak TV3en zundaketaren arabera

Irudi honetan ikus daitezke TV3 telebista kataluniarraren arabera, lurralde bakoitzeko alderdirik bozkatuena zein litzatekeen.

Gorria: PSOE, urdin argia: PP, orlegia: EAJ, urdin iluna: Navarra Suma, horia: ERC, Morea: Unidos Podemos.

Telebista publikoek aipatzen duten inkesta apirilaren 12 eta 27 artean telefonoz egina da

Unueotan, hauteskundeetako emaitza errealik ez daukagunean, inkestekin kontuz ibiltzeko motibo on bat: ETBk eta bera barne dagoen FORTA telebista autonomikoek bezala TVEk aipatzen duten inkesta GAD3 enpresak egina da baina ez gaur bertan hautes mahaietatik irten ahala boto emaileei galdekatuz egina, baizik eta apirilaren 12 eta 27 artean telefono bidez. EITBk bere webean garbi adierazi du eta La Vanguardia egunkariak oraintxe ohartarazi bere irakurleei. Orobat egin du The Guardianek bereekin:

https://twitter.com/matthewbennett/status/1122561276641783809/photo/1

ETBren zundaketaren arabera PSOE garaile

ETBk egindako zundaketa:

PSOE: 116-121
PP: 71-75
Podemos: 42-45
C's: 48-49
Vox: 36-38
ERC: 13-14
JxCat: 5
EAJ: 6
EH Bildu: 2
Compromis: 1
Front R: 1
CC: 1

Hauteskunde mahaian berehala itxiko dira

... eta zabalduko dira enpresa berezituek haien ondoan egun osoan egindako inkesten emaitzak. Baina, kontuz, inkestak bat dira eta emaitza errealak izan daitezke oso beste bat. The Guardianek honela ohartarazi ditu hauteskundeok bere webean zuzenean jarraitzen ari direnak: "Ordu horretan, 7ak Londresen, eskainiko dugu atariko inkestaren emaitza. Arretaz har ezazue. 2016ko ekainean inkestok Podemosen emaitza on bat aurreikusi zuen, baina gero botoak kontatutakoan ez zen hala agertu".

Frantziako Libération egunkariak Sanchez irabazletzat jotzen du, baina Voxen beldur da:

"Pedro Sanchez presidentea da faboritoa, baina bozak eskuin muturreko Vox alderdiaren emaitzek markatuta izan litezke".

 

The Guardian hauteskundetaz: "Vox, Espainiako ultra-eskuinaren birjaiotza"

The Guardian egunkari ingeles erreferentziazkoa ere zuzenean ari da jarraitzen Espainiako hauteskundeok. Honela laburbildu du gaia: "Arratsaldeko zazpietan, Londresko ordua, begirada guztiak egongo dira jarrita Vox alderdi anti-feminista, anti-immigrazio, anti-Katalunia independentearen emaitzetan. Uste da bildu dezaketela botoen %10 inguru. Kopuru hori aski litzateke gobernu eskuindar bat antolatzeko PP kontserbadorearekin eta Ciudadanos zentro-eskuinekoarekin".

Nafarroa: 18:00etarako %60,98k eman du botoa

Nafarroan ere gorakada antzematen da parte hartze datuan. 18:00etan hautesleen %60,98k emana zuten botoa, alegia, duela hiru urte hautestontzietara jo zuten nafarrak baino %9,21 gehiago.

Gipuzkoa: %60,01ek eman du botoa 18:00etako datuaren arabera

Gipuzkoan ere parte hartzean gorakada gertatu da Espainiako hauteskunde hauetan duela hiru urtekoekin konparatuta. 18:00etan hautesleen %60,01ek botoa emana zuen, 2016ko datuarekin alderatuta %10 baino gehiagoko igoera.

Bizkaia: %62,34k eman du botoa 18:00etarako

Bizkaian ia bederatzi puntu igo da parte hartzea 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrekin konparatuta. %62,34k eman du botoa, 567.183 lagunek, alegia.

Araba: %51,80ko parte hartzea 18:00etan

Duela hiru urteko datuekin alderatuta, Araban %3tik gorako hazkundea erakusten du 18:00etako parte hartze datu ofizialak. Kontuan eduki behar da, gainera, aurtengo Espainiako bozek San Prudentzio egunarekin bat egin dutenez, arabar askok posta bidez aurretik emana zutela botoa.

18:00etako parte hartzea: %59,64 EAEn eta %60,88koa Nafarroan

Parte hartzearen hazkundea ez da goizean bakarrik gertatu Espainiako Barne ministerioak arratsaldean eman dituen datuei erreparatuz gero: Nafarroan duela hiru urte ordu berean baino %9 altuagoa da hauteskunde hauetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan berriz %8,5 altuagoa.

Ordezkari politikoek botoa eman dute

Hego Euskal Herriko bi erakunde publikoetako buruek goizean eman dute botoa. EITBk jasotako irudiotan ikusi ditzakegu Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Uxue Barkos, Nafarroakoa.

Euskal Irrati Telebistak iruditan jaso du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak edo koalizio horretako Nafarroako hautagaia den Bel Pozuetak botoa eman duten unea ere.

Bizkaitik Elkarrekin Ahal Dugu koalizioko zerrendaburua den Roberto Uriartek ere goizean eman du botoa Bilbon.

Eta Donostian eman du botoa Gipuzkoatik PSE-EEko zerrendaburua den Odon Elorzak.

Arabatik PPrekin aurkezten den Javier Marotok ere goizean eman du botoa.

 

Kataluniak du errekorra 14:00etan: parte hartzea %11 igo da

Ohikoa baino parte hartze datu altuagoa da 14:00etakoa Espainiako Estatu osoan: batez bestekoa %41,49ra iritsi da, alegia, Francoren diktadura ostean egin diren hauteskunde guztiak kontuan izanda, historiako bigarren parte hartze altuena ordu honetan. 1993koak bakarrik gainditzen du: urte hartan, ustelkeria eta gerra zikin kasuek kolokan jarri zuten Felipe Gonzalezen gobernua, baina bozetan PSOEk PPri irabaztea lortu zuen.

Quim Torra Kataluniako presidentea igande honetan botoa ematen.

Gaurko datu guztien artean, nolanahi ere, Kataluniakoak deitzen du arreta handiena: %11 igo da parte hartzea. Estaturik gabeko nazio horretan gaur botoa eman dezaketen pertsonen artetik %43,5ek egin du jada, eta lurralde batzuetan igoera ia %13ra iristen da, Lleidan adibidez. Gironan ere Kataluniako batez bestekoa baino altuagoa izan da parte hartzea, %12,2rekin.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019
Aurreakordioa sinatu dute koalizioan gobernatzeko PSOEk eta Unidas Podemosek

Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.


2019-11-11 | ARGIA
Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019-11-11 | Z. Oleaga
Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019-11-11 | ARGIA
JARRAIPENA | Pedro Sanchezen hauteskunde errepikapenak faxismoari hegoak eman dizkio

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeotan, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herritarrek 23 ordezkari hautatuko dituzte. 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude