Espainiako gastu militarrak errekorra jarriko du aurten

  • Bakearen Delás Zentroak Espainiako Gobernuaren 2021eko aurrekontu militarraren analisi kritikoa argitaratu du. Bertan azaldu du Unidas Podemos eta PSOEren koalizio gobernuaren aurtengo aurrekontuak gastu soziala handitu duela, baina aldi berean gastu militarra ere bai: 2020ko urtearekin alderatuta %6,5 handitu du Defentsa ministerioaren aurrekontua eta guztira 10.863 milioi eurokoa da. Baina gobernuaren ohiko jokabidea da gastu militarra sail ezberdinetan zatikatzea, horrela kopuruak herritarren begietara oharkabeago pasa daitezen. Delás Zentroaren arabera, beste ministerioetan sakabanatutako gastu militarrak batuta 21.623 milioi eurokoa izango da Espainiako estatuaren aurtengo gastua: bere historiako handiena, eta aurreko urtekoa baino %10,3 gehiago.


2021eko urriaren 11n - 14:26
Azken eguneraketa: 17:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gastu militarra gehien handitu dutenak Armamentu Programa Bereziak dira: militarren material, azpiegitura, eraikuntza eta armetan 3.266 milioi euro gastatuko ditu aurten gobernuak, 2020an baino %30,2 gehiago.

Datu argigarri hauek ere eman ditu Delásen txostenak: eguneko 59 milioi euro gastatzen dira kontu militarretan. Biztanle bakoitzeko 456 euro joango dira 2021ean gastu militarrera. I+G militarrera 861,14 milioi euro bideratuko dira.

Segurtasunak suntsiketa esan nahi duenean

Delás Zentroak segurtasun ideia birplanteatu behar dela aldarrikatu du: "Uste dugu gastu militarra handitzeak, batez ere arma berrietarako, erakusten duela ezarritako lehentasunak oso dudazkoak direla eta beharrezko da lehenbailehen segurtasunaz dugun ideia birplanteatzea. Estatuak suntsitzeko duen gaitasunarekin lotu beharrean, pertsonen segurtasunean eta zaintzetan oinarrituko diren politiketan oinarritu behar dugu segurtasuna".


Militarismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

2026ko ekainaren 1
Barra warroak
Gaur

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...