Espainiako Estatuaren abokatua ez dago Bateragune auziko epaiari helegitea jartzearen alde

  • Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak esan zuen Bateragune auzian epaitutakoek ez zutela epaiketa “justurik” izan. Helegitea jartzekotan da Espainiako Gobernua, abokatua kontra duten arren.


2018ko azaroaren 28an - 10:59

Azaroaren 6an eman zuen epaia Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak. Aho batez ebatzi zuen ez zutela epaiketa justurik izan Bateragune kasuko bost auzipetuek. Arnaldo Otegik, Rafa Diezek, Sonia Jacintok, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek sei urte eta sei urte eta erdiko kartzela zigorrak bete zituzten epaiketa horren ondorioz. 

Epaia argitara eman zen egun berean, Dignidad y Justicia elkarte ultraeskuindarrak eta AVTk helegitea aurkezteko eskatu zioten Espainiako Gobernuari. Berria egunkariak jaso duenez, asteartean jakin zen Espainiako Estatuaren abokatua ez dela helegitea aurkeztearen aldekoa, “ia segurutzat” baitago atzera botako lukeela Estrasburgok. Pedro Sanchezen gobernua jakinaren gainean dago, baina Justizia Ministerioak erabakitzeke du helegitea aurkeztu ala ez. 

Giza Eskubideen hitzarmenak dio “salbuespen” kasuetan baino ez dela baliatu behar Areto Handira jotzeko aukera hori. Espainiako Estatuaren abokatuak Gobernuari gogorarazi dio “ia argudiorik gabe” helegitea jartzeak Espainiaren “sinesgarritasuna” zalantzan jarriko lukeela, eta hortaz, helegitea aurkezteak ez duela zentzurik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude