Espainiako bankuek bi urtetan bikoiztu egin dute hipoteken bidez familiei kobratutakoa

  • Etxebizitza eskuratzeko sinatutako hipoteketan, mailegatutako diruaren %1,4 irabazten zuten batez beste 2021ean; kopuru hori, 2023ko apirilean, %3,7koa da.


2023ko uztailaren 7an - 10:00
Azken eguneraketa: 11:22
Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Bankuaren azken txostenaren datuak jaso ditu El Diario agerkariak. Txostenak euribor indizearen gorakadari egotzi dio Espainiako bankuek, oro har, familiei etxebizitza erosteko dirua mailegatzerakoan irabaziak bikoiztea. 2021eko datuen arabera, batez beste, familiek ordaindutako diruaren %1,4 irabazten zuten bankuek; 2023ko apirilean, ordea, %3,7. Alegia, hipoteken gastu orokorra igo egin zaiela familiei, tartean, dirua mailegatzen dieten bankuek bikoiztu egin nahi dituztelako irabaziak duela bi urterekin alderatuta.

Aspaldian baino hipoteka gutxiago eskatzen dira. Minimo historikoetara heltzear da; pandemia bete-beteko zifretan da Espainiako Estatuan.

"Hipoteketarako baldintzak gogortzea ez da, berez, bankuen mesederako izan behar"

Hitz horiexek esan zituen Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko presidenteak. Areago, adierazi zuen "eragin negatiboa" dutela banka entitateengan, jendeak mailegu gutxiago sinatzen dituela, eta zifretan, gainera, apalagoak direlako. Baina kontrapuntua jarri zien bere hitzei: "Orain arte horrela izan da, baina bankuak heldu dira galerak konpentsatu eta irabaziak izatera, mailegu gutxi eman arren, interesak igota".

Bere erakundea arduratu da euriborraren indizea %4ra igotzeaz; 2008tik, lehenbiziko aldia da maila horretara heldu dela.

Bistakoa da, dena den, interes tipoen eta euribor indizearen igoeraz nor aprobetxatzen den, zifrei erreparatu baino ez dago: Espainiako Estatuko banka entitateen irabaziak %43 igo dira urte bakarrean, 2023ko eta 2022ko lehen hiruhilekoak alderatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!