Espainiako Auzitegi Nazionalak “herriko tabernen” epaiketatik at utzi ditu Otegi, Elkoro, Garmendia eta Kortazar

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak erabaki du Urriak 17an Ezker Abertzaleko buruzagitzaren aurkako epaiketatik at uztea Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro, Joseba Garmendia eta Josu Imanol Kortazar.


2013ko uztailaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ezker Abertzaleko lau kideak ez dituzte epaituko. Argazkia: elcorreo
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Auzitegiko bigarren sekzioko zigor salak onartu egin ditu fiskaltzaren eta defentsaren exijentziak. Ezker Abertzaleko lau kideak ez dituzte epaituko. Salak erabaki hori hartu du, lau kideak “epaitutako gauza” baten aurrean daudela iritzita.

Lehendik kondenatuak izan dira urriaren 17ko epaiketan leporatzen dizkieten kausa berberengatik. Autoaren arabera “talde terroristako” parte izatea leporatu zitenen orduan, eta orain ezin izango dituzte kasu berberagatik epaitu.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!